Zuka, hika, berorika; norekin bakoitza
Pertsona nagusiei zuka eta gurasoei berorika hitz egiten zitzaien bera gaztea zela. Anai-arreben artean nahastea sortzen zen. Senar-emazteen artean hika egitea arraroa egiten zaio.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2006(e)ko otsailaren 14a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: ZAR-045/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Berorika , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Zuen itxian...
- Ez, pertsona helduai "zu", eta gurasuai [berriz] "beori" zan, gure gazte denboran.
- Ta anai-arreben artean?
- "Zu"… arrebai bai; baiña anaian tartian, nere aurrekuai “zu” oso gutxitan, "hi". Zaharraguai ez, beste anaia zaharraguai "zu".
- Errespetu kontua...
- Nahastuta ibiltzen giñan, nahastuta. Nahastuta ibiltzen giñan orduan.
- Bai, beste batzuk ere... kasuak, holako kasuak topatu dizkiau, e. Anai-arreben artian batzui "zu" beste batzui "hi"...
- Bai, oseake, hor...
- ... nahasketa...
- … edadian, ni gazteena senidetan nitzan, ta ni baiño 10 bat urte [zaharraguak´e bai ta haiei itia] batzutan... zea iruitzen zatan, baiña bestela bai. En kanbio, koñatai ta, nahiz... neu baiño gaztio, haiei beti "zu". Ya beste zea bat ibiltzen gendun haiekin.
- Eta [hemen], bestia, zuenian hainbeste ez dakit, baiña Gaztakan-ta, errespetuz, 3. pertsona erabili, amai-eta: "Ez al du ikusten?" ta "Ze moduz dago?" ta...
-Bai, bai, [...] beori ta...
- "Beori" hitza igual ez hainbeste entzun ez, baiña amai... nere lehengusuak bere amai-ta: "zer moduz dago, ama?" eta "pasa al zaio?" ta...
- Pertsona helduai "beori" batzuei ez zitzaien gustatzen. [Eta esan ohi zuen]: “Beori esan dezu?, behorrak mendiin izaten dia /izateia/” esan ohi zuten batzuk. Ez zuten [...]... haundiegiya bezela.
- Baiña zuei behintzat hika errespeto falta dan zea hoi gelditu zaizue.
- Bai, bai. Nik hemen Aian ikusi det, neska-mutillak alkarrekin nobiyo ta ezkonduak´e bai hika! Eta "Hi! [...]!" ta eundoko kolpia iten ziun guri, eundoko kolpia iten ziun. Eta [beak, ba, ohituta horrela].
Egilea(k): Luix Mari Zulaika Isasti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!