Aita Vista Alegren lorazain
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere aita Vista Alegreko jardinetan lorezain lanetan aritzen zen eta bere gurasoak han ondoko Amaskarberri baserrian bizi ziren. Berak lau urte zituela Mendilautara joan ziren bizitzera.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 22a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: ZAR-043/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zarautzan jaiua, bai.
- Zein tokitan baiña?
- Ni jaio nitzan, hor nola dago Vista alegre?
- Bai.
- Jardiñak-eta nola zian, ba, Villa Padiernan-ta?
- Bai.
- Gure aita zana ta ordun jardiñero baitzeben han. Ta han onduan zeon etxe txiki bat Amaskarberri basarriya zana, basarriya o kale-basarri o hola. Ta ordun gure aita zana ta han jarduten zian lanian ta, ta han jaiua. Badakizu nun dagon hori?
- Bai, gutxi gorabehera bai.
- Bai, han nola dago aldapa Santa Barbara iyotzeko han ixkina batian? Ta leheno Amaskarberri basarriya zan, beno, ta geo ez dakit berritu in zuen o, ta uain hura uste det dana botata daola.
-Ordun, Vista Alegren jaiua?
- Bueno, Vista Alegren bertan ez. Han inguruan zeon porteriya bezela o. E? Han ingo zuen gure aita zanak-eta. Baiño nere arreba bat finkan, Vista Alegren, zaharrena han jaiua zan. Gu ez han finkan bertan, han onduan, han jaiua.
- Eta zenbat urte arte egon ziñan Vista Alegren?
- Geo, hortikan jun nitzan zeara, Mendilauta. Han jardiñerua ona falta zala ta hara jun giñan. Ta gu jun giñan ordun “el año mil novecientos treinta”.
- Lau urtekin, ordun.
- Bai. Ta harrezkerotikan, han bizi gea. Eta geo txaleta hoiek-eta bota in zituen, geo saldu in zian, geo etxiak iteko, eta larogeta zazpiya arte, sei o zazpiya arte eon giñan han.
- Ordun, larogeta pare bat urte-edo han, bizitzako…
- Ez.
- A, bueno, ez. Bai, bai, bai, larogeta zazpiya, bai.
-”Ochenta y seis”. “Ochenta y seis”ian han giñan. Geo “ochenta y sietian” hasi zian han obrak eta alde in ber izan gendun. Ta geo hango zeak, etxejabiak, markesak o tituludunak zian eta haiek hamen jarri ziguen etxia ta uain hemen bizi gea, “en Gipuzkoa kalea, número diez”.
Egilea(k): Iñigo Ituarte Nogales (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!