Zarautz (Gipuzkoa)

Umetatik pilotak jasotzen eta kadi lanetan "Golf"-ean

Umetatik pilotak jasotzen eta kadi lanetan "Golf"-ean <p>Golf zelaitik bertan bizi ziren eta uda sasoian dirua irabaztera joaten ziren kadi lanera edo pilotak jasotzera. Ia soldadutzara joan arte aritu zen kadi lanetan. 1968an golf-eko bazkide egin ziren hainbat kide eta kadi lanean aritu dira gaur arte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Golf zelaitik bertan bizi ziren eta uda sasoian dirua irabaztera joaten ziren kadi lanera edo pilotak jasotzera. Ia soldadutzara joan arte aritu zen kadi lanetan. 1968an golf-eko bazkide egin ziren hainbat kide eta kadi lanean aritu dira gaur arte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ta nola gooratzen dezu zure ume garai hura? Gerra aurria izango zan...
- Bai, ezautu nun gerra, hasiera.
- Hamar bat urte izango zendun.
- Juxtu. Ta ordun juten giñan, klaro, campo de golf zeon bertan gu bizi giñanetikan. Paetai salto iten giñun, beno, ta hara juten giñan. Uda partian, eskolan neguan eta geo uda partian hara juten giñan txanponak ateatzea.
- Kadi moduan?
- Bai. Eta pelota jasotzen tenisian garai haitan ezautu giñun, ta gaztiak nola giñan pelotak jasotzen jarduten giñan ta geo, geo kadi han segitu gendun. Hori, hortan, hantxe. Ta iya gaur arte, handik atea gabe.
- Pelotak jasotzen mutiko-mutikotatik hasita.
- Bai. Han tenisak bazeben, ta, ordun tenisan bolaa hartan asko jokatzen zan tenisian. Ta geo, gu gaztiak nola giñan, gu baiño zaharrokuak zian kadiyak. Ta geo gu 're tenisa utzi ta pixkat edadetu giñanian gu 're kadi.
- Zuek zenbat urtekin kadi?
- Han eon nitzala... ba... eon pixkat... iya soldauska jun arte o horrela. Baiño uda partian bakarrik, e!
- A, bai, e? Uda partian, uda partian.
- Ta geo in giñan, geo soldauska ya, ta geo bolaa batian jun gabe eo hola geatu giñan, urte batzuek horrela. Ta, geo Vitoriyan eon nitzan, han lau urte o bost in nitun, ta geo, atzea geo, Zarautza etorri nintzanian atzea, golfea. Eta geo in giñan soziyo, hirureta zortziyan. Imanol Murua, haiek 'e kadiyak zian ordun, ta haiek 'e, gu baiño gazteo da Imanol, Kepa 're bai, ta geo nere beste illoba bat 'e bai, ta hor "sesenta y ocho" o hola, el "año sesenta y ochuan" sartu giñan zeara, kadi, ta gaur arte.
- Kontxo. Ordun, pelotak jasotzen zortzi bat urtekin edo igual.
- Bai.
- Bai.
- Ba, hortxe.
- Zortzi bat urte.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia