Lehenbiziko manifestazioa sortzeko arrazoia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-042-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 22a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: ZAR-042/032
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta huelgak, ba, etorri zian, ba, ez dakit ba, lehenengua berrogeita lau orduko astia sortzeko izango zan. Ta hortarako’re, ba, oiñarritu giñan egur taillarrekuak, Gipuzkuakuak. Bueno, hemen Zarautzen ta Azpeitiyan gendakaun indar pixkat eta abar, eta, ordenanza batian haiek’e, bertikalak’e pixkat zeatu behar ta, lege bat jarri zuen, moldatu nahi kanpora begira, eta berrogeita lau orduko astia eiteko, alegiya, lehen eiten gendun bezela, zapatuko jai hori orduak sartuta, era hartan berdin ez. Zapatuan eguardiya ezkeo ezin zitekela lanik ein. Baiño beste lege bat bazeon, eunian rekuperatzeko ordu bete baiño gehio ezin zala sartu. Ordun, hor kontraesan bat sortzen zan. Nola leike, ta abar. Eta burruka horrekin ta abar ta, ordun girotu, eta burnikuak eta’re hasi zian, eta ordun, ba, Gipuzkua gelditzia egur taillarrak konsegitu gendun, iritsi gendun. Ta hantxe, ta bueno, zerbait zeatu genun, ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!