Zarautz (Gipuzkoa)

Sindikatuaren antolamendua; lehenbiziko manifestazioa

Sindikatuaren antolamendua; lehenbiziko manifestazioa Sindikatuaren egitura: sindikatu bertikala. Sindikatu bertikala izan arren, norbere iritzia emateko aukera izaten zen. Lehenbiziko manifestazioa Okendo kalean antolatu zuten. Manifestazioetan izan zituzten tirabirak. Azkenean tailerreko soldatatik kobratu zioten multa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-042-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sindikatuaren egitura: sindikatu bertikala. Sindikatu bertikala izan arren, norbere iritzia emateko aukera izaten zen. Lehenbiziko manifestazioa Okendo kalean antolatu zuten. Manifestazioetan izan zituzten tirabirak. Azkenean tailerreko soldatatik kobratu zioten multa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hirurogeita hamalaura arte hemen...
- Ezer ez. Ezer... bueno, bueno, hobeto esanda, sindikato bertikala zeon. Sindikato bertikalak eiten zun, bertikala esaten dan bezela, goitikan behera manejatu. Baiño, nik uste det, burujabetasuna aitatzen asko jarduten geala, baiño burujabetasun gutxi izaten deula askok eta askotan. Eta ordun lehen aitatu deten bezela represiyuaatikan, bildurraatikan, ezjakintasunaatikan, ezer ez zeon. Ta sindikato bertikalian, ba, manejatu iten zuen, baiño aukerak’e izaten zian nork bere iritziyak eman o nork bere protestak’e eiteko. Eta sindikato bertikalian alde batetikan giro bat sortu, kaleko giruakin, taillarreko giruakin baiño gehio, nahiz taillarreko kondiziyuak izan moitu arazi behar zuenak, kaleko giruakin lotuaz ta abar, ba, horrela hasi giñan pixkat lanian. Eta sindikato bertikalian ba iritsi giñan huelga montatzea.
- Hirurogeita hamalauan.
- Hirurogeita hamalauan o ez dakit seguru zenbat, ze urte izango zan.
- Zarauzko lehenengo huelga.
- Zarautzen ez. Bueno, manifestaziyua, lehenbiziko manifestaziyua Okendo kalian sortu gendun, baiño, Gipuzkoako inguruko zeak eta abar. Eta ordun, ba, hasi zian bertikalak bere era manejatzen eta bere girua sortzen. Baiño pixkat han landuaz, geuk’e beste giro kontrako bat, kontrakua ez, geure girua eiten saitu giñan eta haiekin pixkat txokian agertu giñan. Ta manifestaziyuak eta’re eiten hasi giñan eta baita represiyuak ere, ta maiatzan aurrenak ere izan zian porrakin ta kristo guztiyakin eta haitako batian, ba, harrapatu ez ninduen in, baiño ikusi bai, ta, ba, denuntziyak eta burrukak eta. Ta, esto, Irungo Meliton Manzanas aitu al dezu? Ba, hura jefe zala, ba, gu harrapatzen ta hantxe ibiltzen zan, ta. Ta, nere onduan, ba, bat eaman ta ni, beste aldea ihes in ta, holako gauzak gertatu zaizkiu. Eta denuntziyak eta baita multa jarri’re. Eta hango protestak eta abar in, eskrituak eta abar ta, iñarazi einda’re kobratu ezin, nik beti argumentuak jartzen nitulako. Baiño, azkenian, taillarreko jornaletikan kendu zien multa, baiño ezta mixeikordikuai’re ez ziyoen hain, hainbeste lan eingo hain diru gutxi kobratzeko.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia