Zarautz (Gipuzkoa)

Sindikalismoaren bilakaera Zarautzen

Sindikalismoaren bilakaera Zarautzen Gerra-aurretik ere ELA-k lana egin omen zuen sindikalismoan. Joxe Alberdi. Baina gerora beldurrak eta errpresioak zazpuztu omen zuen mugimendu sindikala Zarautzen. 1974 inguruan berari eskatu zioten zerbait egiteko, eta klandestinitatean aritu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-042-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra-aurretik ere ELA-k lana egin omen zuen sindikalismoan. Joxe Alberdi. Baina gerora beldurrak eta errpresioak zazpuztu omen zuen mugimendu sindikala Zarautzen. 1974 inguruan berari eskatu zioten zerbait egiteko, eta klandestinitatean aritu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, poliki-poliki ai gea sartzen lan kontuekin. Eta lehen esan det hasieran sindikalismoaren, pixka bat, sorrera Zarautzen eta hori jorratzea komeni zaigula, jasotzea gai hori...
- Bai.
- …zeren ez deu jaso iñundik iñoa hori. Eta hortik hasi gintezke. Nola sortzen da, e, pixkat, e, jorratu dugu ze sektore zeuden...
- Bai.
- ...pixkat ze sektore produktibo zeuden eta abar. Eta ordun nola sortzen da hori, noiz sortzen da? Ze giro dago? Ze garai da hori?
- Sindikalismua itxura danez lehenbizi, ni baiño leheno, sortu zan, eta gerra aurretikan zerbait izan zan hemen. UGTk ez det uste las asko edo indar asko izango zunikan, baiño ELAk ein zun lan pixkat. Eta...
- Gerra aurretik?
- Gerra aurretikan, bai. Ta ELAn ordun, ba, gidari, buru o lehendakarik baldin bazan, o, ez dakit. Joxe Alberdi izango zan, ta hau lehen irakasle, Escuela Profesionaleko irakasle maillan ez det aitatu, baiño hori’re izan zan Iriarten ta ondoren. Ta, baiño gero, itxura danez, ni ordun ez nitzan ez asko enteratzen, baiño, bildurrak eta represiyuakin dana zapuztuta gelditu zan, moimento sindikala Zarautzen.
- Gerrarekin kitto.
- Bai, gerra ta gerra ondorenakin. Batzuek kartzela, bestiak alde inda, beste batzuek hil zituelako, eta abar. Ba, gero neri tokatu zitzaiten ba, eskeintza bat, o eskaera bat ein ziela zerbait bide hortan hasteko. Eta ordun hasi nitzan ni pixkat miatzen, zer zeon, zer izan zan, ta abar. Ta lehen aitatu dizuten Joxe Alberdi hori’re ikutu nun, beste gerran ibilitako batzuek’e bai, Alfan ta zaudenak, gudariyak izandakuak. Eta, ba, hortikan hasi nitzan aber ze ein zitekeen nolabait moldatzen. Ta, noski, hori nere kasa, espiritu santuak emandako ideak ez ziran, besten batzuk eman zizkien o bultzatu o eskatu ein zizkienak. Eta ordun, ba, klandestinidadian ELA ai zan, ba, moimentu bezela, sindikato baiño gehio, zeatikan sindikatua, taillarrian ez baldin badakau oiñarrituta, ba, hori filosofi bat beste ezer ez da. Ta filosofiyakin jan ta burrukik ez da eiten, uste det nik. Ta, esto, ordun, ba, moldatzen hasi eta kanpoko jendiakin ere kontaktuak hartu ta, kontaktuak hartu o haiek hartu zituen nerekin, nahi dezun bezela. Eta hortikan hasi giñun pixkat moldatzen.
- Noiz, ze garai zan hori?
- Aber, aber... hirurogeita hamalau bat, o.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia