Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko hizkera eta inguruko herrietakoa

Zarauzko hizkera eta inguruko herrietakoa Zarauzko hizkera eta Oriokoa oso antzekoak dira. Getariakoa zertxobait aldatzen da, azentuan eta laburdura batzuetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-039-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zarauzko hizkera eta Oriokoa oso antzekoak dira. Getariakoa zertxobait aldatzen da, azentuan eta laburdura batzuetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zarauztik Oriyora, ez daola alderik?
- Ez, ez, ez, holako alde... Nere iritzirako, e, nere iritzirako, Zarauztikan, Oriyotikan Zarautza hixketan, ba, berdintsu samar iten dek. Bai, berdintsu samar zea iten dek, nere iritzirako. Bakar-bakarrikan Oriyotarrak [...] izan, baiña haiek maldiziyuan diye indarra gehio. Mutil jatorrenak dituk, munduan dian mutillik jatorrenak dituk, baiña kaguen diosa behalaxe botatzen diye.
- Zarautzen baiño gehio?
- Bai, bai, bai, bai. Nik ezagutzen dixkiat mutil jator-jator-jatorrak Oriyon, e! Ta, adibidez, konbersaziyuan eozein kontu [taku in], eo zean da, ta, behalaxe, "E, kaguen dios!"... Holaxe. Alkarri esan, esan, esan izandu dixkiot, "koño, errex botatzen dezue", ta, ba, ba! Ez, ez, hola, ezer esango ez balue bezela.
- Baiña euskera aldetik? Oso antzekoak.
- E? Ba... zeakua, bai...
- Getaikua.
- Getaian 'e... Bai, baiño Getaian pixkat azentua, azentu [...], zea, "ámai", "ámena", "ámena", e! "Zein dator?", "Gure ama"[...]. "Jun ai ámana", e, ba, "ámena". Holako zeak baixkiye, bai, Getaian. "Ta zer dezu?" esan beharrian, ba, "Zertzu?". Getaian uain dao, ez zekit berri-berritan, baiño leheno behintzat, "Zer dezu?" o, "Zer nahi dek?", "Zertzu?" esaten due.
- Dana jan?
- E?
- Dana jan.
- Bai. Ta igual esateko postura, "Zertzu?". Hola esaten due. Gaiñontzian, ba, ez, ez, ez, ez dek zeaikan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia