Zarautz (Gipuzkoa)

Izurdeak, zereak eta ezparloiak

Izurdeak, zereak eta ezparloiak Lehen izurdeak jarraitu egiten ziren, antxoa harrapatzeko. Orain radarrak daude, baina lehen izurdeei segika egiten zen. Klaseak daude: izurdeak, ezparloiak eta zereak. Ezparloiak (Orcinus orca) hondartzan bertan ikusi izan ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen izurdeak jarraitu egiten ziren, antxoa harrapatzeko. Orain radarrak daude, baina lehen izurdeei segika egiten zen. Klaseak daude: izurdeak, ezparloiak eta zereak. Ezparloiak (Orcinus orca) hondartzan bertan ikusi izan ditu.

Transkripzioa

- Ta hemen, barkuan aurrian sartu ur azpitik ta han erten. Ta geo, aurrexio, hortik sartu ta handik erten. Bandak 'e oso politak izaten dia, izurdiak.
- Eta hemen ikusten dia?
- E?
- Hemen kostan ta ikusten dia?
- Hemen ez, hamen... Leheno izurdia ikusten huan hamen arrantza klasia majuta deitzen zitxoen orduan, e. Izurdia billatu ta orduan saria bota, uain ez. Uan radarrakin ta zeakin ta arraia ikusiarazi iten diye, baiño leheno izurdia topatu behar izaten huan, arraia ikusi, antxua ikusiko baldin bazan.
- Antxua [...].
- Bai, antxua, zean, izurdiai segika jun, ta izurdia gelditzen zanian, arraia, zea, antxuai [...] botatzen zitzaion, botatzen zitzakon, direkto. Hoiek danak pasa hituan.
- Orduan, izurdien atzetik beti.
- Bai. Izurdiak somatu, ta orduan, ba, honea arrai gehio sartzen huan. Bueno, oain ez dek honea arraik sartzen.
- Eta izurdian familiyako beste, beste holako...
- Ba, hoixe, "delfín". Hoiek'e klasia dituk. Hor batzuek nola [...] dia parketan ta, zean, batzuek jartzen ditue, zea in ta, ta hoiek danak izurdian familikuak dituk. Bai.
- Ta entzunda daukazu zeria?
- E?
- Zere, zeria, o...
- Zeria baita entzun diyat, baiña ez diat zea, zeria. Ta beste bat nik itsasuan ikusi izandu nuna, hamen, geuri gertatuta... Nola izena zun 'e... Ezpata diye. Arraia hola, e, arraia bere normala. Ta geo, gaiñeko ezpata igual bi metrokua. Hura itsasuan aurkitu zaten neuri, geure onduan.
- Ezpalarta, o...
- Bai, holako zea dik... Ahaztu zatek izena nola dun...
- Ezparloia, o...
- Ezparloia! Ezparloia, bai. Ezparloia. Zea, bi ezparloi ikusita gabeztek gu arrantzan, Mollarriz kanpotikan, nere lagun, nere lagun bat eta ni, ta ezparloiak hamen olatutan.
- Hamen, e...?
- Bai, bai, hamentxe kostan erdiyan.
- Kostan, e?
- Bai, hondartzan erdiyan.
- Eta zeria esan dezu...
- Zeria 're entzun izandu diyat, baiña ez zekiyat nolakua dan o zea dan. Zeria, entzun izandu diyat.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia