Gaztetan zozo-birigarrotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 01a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ZAR-037/005
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza , Natura » Fauna » Hegaztiak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Eta, beste hau?
- Ez dit hoiek holako zeaik iten.
- Huntza ta, huntzak izaten du, ba,...
- Bai.
- ...mahatsa...
- Pepita beltza.
- Bai.
- Pepita gorriya.
- Hor ibiltzen da hori jaten, ta.
- Hor birigarrua, birigarrua ta zozua ta holakua da hemen. Hori dana jardiñetan izaten zan. Eta jardiñetan zozua ta birigarrua. Bere tartian habiya in ta bertan jaiotzen zala, hori bai. Baiña habek, bueno, kasoik in ez 'e bai. Eskupeta txikiyakin juten ziñan, ta, ez ziyozun orduan habei tiako.
- Zuek, umetan eta gaztetan ze, ze izaten zan txori, birigarrua o zozua?
- Birigarrua.
- Birigarrua.
- Bai. Guk eskopetakin ibiltzen giñanian, eskopeta txikiya, hamabiko txikiya izaten zan, tiro txikikua. Eta ibiltzen ziñan jardiñetan, txaletetan, ta galaziya zeon. Ordun Guardia Zibillak eta ibiltzen zian, harrapatzen bazizuen, saltaka in behar. Ordun, tirua [...] ziñunian, beti, o birigarurua gutxiyenez, o zozua. Bi hoietako zea izaten zan. Geo, pixkat mendira juten baziñan, exkiasuak eta, holako zeak. Ordun beste zea habei, kaso gutxi.
- Txikiyei...
- Gutxi, gutxi. Osea, guetzat ez zan holako zea.
- Eta gero, zozuak eta birigarruak eta etxera eraman ta jateko, o, saltzeko?
- Dudik gabe, lumau ta jan. Hori, larunbata ta igandian jun ezkeo, iten ziñun sortaka lumatu ta jateko, itxea.
- Amari eramateko.
- Bai, bai, bai, bai. Norbeak lumatu, zeatik bestela amak ez zitun nahi izaten, ta. Ta hara eraman, han jarri, [...], ta jan, jan iten zan. Bai, bai, bai, konplementoa.
- Prejiuta, o?
- Ez, saltsan.
- Saltsan?
- Jenealian, o patatakin o bestiakin, saltsan jarrita, ugariyo zan, ta. Prejiuta azkar bukatzen zian, aidian. A, ez, ez, saltsan jenealian, patata batzuekin o jarri, ta. Bai.
- Eta, jateko goxuak?
- Hoixe!
- Entretenimentu earra hezur danak apartatzen.
- Apartatzen o jan, jan eiten zian?
- Bai, txupatu ta 're bai, baiña kendu 're bai, ta denboa luzatu iten zan jaten ai ziñan denboa. Geo patata jan puxkat, eta lixto.
- Eta birigarrua o zozua, o ze [...]?
- Birigarrua o zozua, hoiek, hoiek ya pieza dexenttiak dia [...]. Eta baita itsaso aldea jun, itsas aldeko zea horta ta, esan dizuten zea... o kulixkak o holako zea, ya pieza haundiyauak... haiek harrapatzen baziñun ya kazuelan ite ziñun, o hegaberak neguan o...
- Ta hegabera gozua al da?
- Bueno, nik askotan jan det, bai hutsik baita arrozakin ta... gozua da, osea, preparatu in bihar. Hamen hegabera asko izaten zan, kostan takatu itea ba... ordun, oain ez da gelditzen, oain pasa iten da. Nunbait argi asko o eztakit zer dakan. Baña ordun aurrian, hondarretan gelditzen zan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!