Eguna argitzerako txibitara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-036-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitarekin arraunean joaten zen txibitara. Txalupak "San Luis" zuen izena. Kostatik hurbil ibiltzen ziren. Eguna argitzerako joaten ziren txibitara.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko uztailaren 26a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: ZAR-036/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Bueno, esan dezu goizetan-ta juten ziñala aitakin...
- Aita bizi zan arte. Eta aita hil zanian, hamasei urte nazkan nik eta gero...
- Zeure kontura.
-... bakarrik.
- Ze txalupa zakan aitak?
- Arraunian.
- Arraunian, e?
- Txiki bat, bai, txalupa txiki bat.
- Nola zun izena?
- San Luis uste det [zula] izena.
- San Luis?
- Bai. Beak´e Luis zun izena ta. Ta geo ibili naiz ni –bueno, motor txiki batian´e bai, baiño gehiyenian–, gehiyenian, iya utzi diotenea arte arraunian.
- Arraunian, e?
- Bai.
- Ta aitak berak egiten zun arraunian ala biyok ?
- Bueno, aitak beak´e bai ta nik´e bai ta biyok´e bai ta. Baiño hur ibiltzen giñan, e!
- Zenbat millataa?
- Bueno, Zarauzko hondartzan.
- A bai, e?
- Bai, Zarauzko hondartzan. Hurre. Bueno, Zarauzko mollarri emen dao Zarauztikan milla t´erdira o hola esaten due /esateue/. E? Inguru hori. Milla t´erdi inguru hori. Mollarrira-ta juten giñan batzutan, egualdiya segurua zegonian ta hola.
- Ta goizian ze ordutan juten ziñaten?
- Ba eguna argitzeko! Txipiroita jun ber du eguna argitzeko.
- Ta egualdiya berdin dio?
- Egualdiya? Bueno, giro txarra zeonian ez giñan juten. Baiño giro ona zeonian, euriyagatikan-ta bai, xira jantzi ta... Baiño ezin zanian jun, giro txarra, olatu haundiya zeonian ta hola, ez giñan juten.
- Ordun, San Luisen sartu ta biyok?
- Biyok. Hamasei urte zazkan... eo... hamasei urte nazkan aita hil zanian. Ta geo, bakarrikan ibiltzen nintzan.
- Eta aitakin juten ziñatenean, goizean goiz jun... zenbat denbora egiten zenuten arrantzuan?
- Bueno, zortzitan taillarrea sartzeko, etxea. Etxea etorri ta gosaldu ta preparatu ta lanea.
- Ta ze erropa eramaten zenuten arrantzuako?
- Erropa normala.
- Normala?
- Normala. Bai.
Egilea(k): Unax Pellejero Fernandez (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!