Gerra garaian aireplanoa jaitsi zen Zarautzen
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: ZAR-031/028
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gerra-garaia nola gogoratzen dezu, gerra?
- Ez, nik orduan... Veintiocho... zortzi urte nitun...
- Baiña gogoratzen dezu zeoze?
- Zeak, Lasartetikan aireplanuk ateatzen zian, zea, Eibar o, Eibar o bonbardatzeko. Hoi bai. Geo hamen ta bueltaka ta ibiltzen zian, ta. Bai. Geo alemanak, alemanak 'e ibili zian hamen. Inberto bazan, kamioi zean ta, haiek ez dakit, Galizi alde hortatikan o. Agustiñek esan zian, esan zun lehenguan, gerrako materiala o zean ta, ta nola eamaten zituen, ta. Ni gooatzen naiz aireplano bat hamen jatsi zan, treintaixietian uste det, treintaixiete, treitaiotxo, zeakin, salatu in zuen. Hor aireplano hortan zetorren republikanua ta, bi, hiru o, bat, danak, alde hortakua ta. Hamen Zarautzen geatu zan. Urdiña zan gaiñea, bi-motorra. Eta geo harrapatu ta, [...], ta geo fusilatu in zituen haiek, esaten zuenez, bai. Politikuak zian itxura danez, errepublikanuak, o, bai. Joe, ta, hori da marka, e! Hua, nola... guk bagendekiun aireplanua jeixtekua zala, zortzi urte, betzi. Ta nola jakin zan hua herriyan? Jendia zai zeon asko, e!, zea, aireplanuana. Illunduta jatsi zan, argiyakin ta, bai, ta. Ni hori harritzen naiz, nola jakin zun herriyak aireplano jua etortzekua zala? Ez al zan txibatazua, o. Bai. Urdiña. Gaua pasa ta geo, hurrengo egunen alde in zun txoferrak nunbait, o zea, pilotua... Koño! Frantziko zein da hori? Kosta... famoso hori, hamengo... Hendaia! Hendaia jeixtekua zan, baiña itxura danez, faltsukeia in ta hamen geatu ta hamen zai. Ta harrapatu zituen hoiek, gauez, izango zan, ba... Illundu ta ordu betea o hola sartu zian, sartu zan aireplano hua, bai. Hua ikuskizuna zan, guk aireplanoikan bestela nola ikusi, ta, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!