Turismoak gauza berri asko ekarri zituen: bikiniak, diskotekak...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-030-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zarautz izan zen bikinia onartu zuen aurreneko hondartzetariko bat. Espainian sei lizentzia eman zituzten, "Playas Internacionales". Mediterraneoan bi, Santanderren eta Zarautzen. Aurreneko diskotekak ere Zarautzen antolatu zituzten: Luis Aguile, Julio Iglesias... Diskoteka asko sortu ziren: Mimos, Gaztedi, Euromar...
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 12a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ZAR-030/029
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Beste lokal batzuk , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
- Euskal Herriyan ta Espaiñiko sei aurrenetan, sei kosta aurrenetan, Zarautza izan zan bikiniya libre zeona. Ez al dakizu? Hori´re ez al dizu iñorrek kontatu? “Seis playas internacionales se concedieron” Espaiñira; zian Zarautza, Santander, Llanes ta uste det Riazor. Donostiya ez. Donostiyan ez al dek behin´e aitu poliziya nola kasko ta guzti jeitsitzen zian bikini aurrenenguai multa ematea y “a hacerle salir de la playa”. Ez al dek behin´e aitu? Hik edade pixkat badek ba.
- Barrukaldekua da hori.
- A! Barrukua?
- Lehorrekua.
- Baiño nahi det esan… bikiniya. “Playas internacionales” ta mediterraneuan bi: e… zea, Lloret del mar ta bestia ez dakit zein zan, Benidor-ta ez.
- Ze urte zan hori?
- 52-53. Bikiniyak aurrenekua. Ta aurrenengo diskotekak “como discotecas” Zarautzen sortu hituan. Zauratzen aktuatu die /aktuatuie/ Luis Aguilé, Julio Iglesias... Hori ez al dik kontatu iñorrek? Julio Iglesias, Carlos Acuña... Hemen? Hemen diskotekak eon hituan... Jendia… milakak etortzen hituan.
- Nun zian diskoteka hoiek?
- Naia, Euromar, Mimos, Gaztedi, Alai azpiyan... gehiyo´re bazian, baiño oain ez naiz gogoratzen. Hasi ezkeo… zea. Baiño kantantiak... aurrenengo urtiak, aurrenengo aktuaziyo exitokua Julio Iglesiasena Zarautzen, beak esanda, Euromarren. Julio Iglesias ta. [...] hola. Jendia…!
Egilea(k): Jon Agirre Rodriguez (Lizardi Institutua) , Irene Alberdi Alonso (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!