Lekeitio (Bizkaia)

Lekeitioko bizimoduaren aldaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mendizalea izan da eta eta txoritarako zaletasuna ere izan du. Ez zuten dirurik izaten eta horrekin entretenitzen ziren. Pobre aberatsak badaudela dio. Lehen Lekeition lana nondik sortzen zen. Lau astillero zeuden herrian, esaterako. Gazteak normalean itsasoko lanetarako prestatzen ziren. Gauzak asko aldatu dira. Lekeitio diru aldetik nahiko ondo bizi zen herria zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozu orduan mendizalia izan zarala?
- Bai, mendizalia-edo…
- Eta animalixak eta gustau ixan jatzuz?
- Txoridxak eukitxen nebazan etxian.
- Bai?
- Bai, jilgeruak-eta, kamarixorikn eta ez, bertokuk, torretxoririk bez e!
- Torretxoririk bez, e?
- Ez.
- Holakorik ez, e?
- Bai.
- Eta hori be kanbixau ein da on txori kontua ta?
- Bai, ez diraz on abidxaten honek ongo gaztiak gero, ongo joeria gehidxo da tabernia-edo, edatia ta beste. Ze lelengo ta bat dirurik ez eukaun baiña pobre aberatsak be eoten diraz, nik ikusi dot hamen jente aberatsa baiña jente galdua, ezta?
- Egixa.
- Ta hamen be bakixu ze pasaten dan baiña hamen gero beraneantiak eta beste jokera bat, ezta? Baiña bueno pentsa eukauzan hamen hogeta hamabi bapor baiño gehidxo, Tretseruak gaur ez doz, sei-edo, ontxe dabiz batzuk eitten barridxak, gero eukauzan hortik kanpora lau astilleru baporak eittekuk.
- Hamen bertan?
- Bai, bat dao on holan-holan dabil baiña bueno bapez, taillerrak ta gero inportantiena zan “Fabricas de conservas” esaten jakona. Horrek eukazan honak eta nahiku gure herridxentzako. Gaur be bat bakarrik do baiña berak be kanpotik ekarri eitten dau arraiña, osake, zentzun horretan, aldatu ein biha da, baiña horreri bide barri bat ipintteko ta gauza dan (…) izateko, barririk ez dou sortu. Aitzen nazu?
- Bai, bai, bai.
- Segun zer, turismuak-edo, ia emoten badau. Ta on a ba gaztedidxa be ez da lehenagoko modun ez da. Danak ogidxa nahi ta itxasora ikasten. Ulertzen dozu? Pilotuk eta kapittanak eta nautikakuak eta, on ez dao nautikakorik be, baiña lehen famili askotan ha zozer dirutxu eukanak ha euren umiari emoten eutsen, karrera bat, o bien zala makinista aldetik o piloto aldetik eta da…beiratu diruari ta ondo, nahiku ondo bizi zan herridxa zan Lekitxo.
- Bai ez?
- Bai, denen zentzunian, ezta? Millonarixo be ez eukoun iñor, ogidxa bidian erosten behintzat.
- Eta bihar asko ein bihar baiña biharra einda ondotxo bizi zan herridxa.
-Bai, on hori aldau ein da, hori aldau ein da.

Egilea(k): Lander Elkoro (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia