Dantzan plazan ikasten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ZAR-028/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Lehen esan dezu dantzaria ta...
- Dantzaia ni ez naiz ibili, e!, dantzan. Dantzari bezela ez, baiño dantza asko gustatzen zitzaitela bai, bueno!
- Ta nola ikasi zenun?
- E?
- Nola ikasi dantzan?
- Dantzan? Hoixe, plazan dabiltzazela.
- Sueltuan, edo?
- Sueltuan 'e bai. Sueltuan hor ikasitakua dakiu. Sueltuan asko in det. Nere gizonan aita gaiñea jurauan ta eoten zana zan dantzaiakin ta. Beakin 'e dantza iten nun, zea, San Pelaiotan dala ta festetan dala. Ta, "benga, Karmele, in zan!", ta, zea, gizonan aitakin.
- Ta, pixkat praktika, nola, nola, nola iten zian. Aste barruan praktika in ta gero...
- Bai, zea! Batere ez! Beti plazan ikasi deu guk, txiki-txikitatikan plazan hasi ta plazan.
- Etxian, ispilluan aurrean ta...
- Ezta, behiñ ere, ezta okurritu 're. Ordun holako gauza danak pekatu zian ta.
- A, bai, e?
- Bai. Dantzan itia? Nei ez zien hartu, e, zean, e, Hijas de Mariasetan. Osea ke, kongregaziyuan ez zien sartu nahi. Baiño, hori, ixtoriyak...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!