Elgoibar (Gipuzkoa)

Gabonetako dantza saioa eta karrozak

Gabonetako dantza saioa eta karrozak Gabonetan, Eguberri egunean, dantza saioa egiten zuten. Non entseatzen zuten eta zein dantza egiten zituzten kontatzen du. Karroza egiten zuten. Ama Birjinaz eta San Josez mozorrotzen ziren. San Joserena egin zutenak aipatzen ditu. Neskek egiten zuten dena. Txistulariekin joaten ziren. Marisol Gurrutxaga Konde eta Itziar Garzia Isasti aritzen ziren dantzan erakusten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-124-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gabonetan, Eguberri egunean, dantza saioa egiten zuten. Non entseatzen zuten eta zein dantza egiten zituzten kontatzen du. Karroza egiten zuten. Ama Birjinaz eta San Josez mozorrotzen ziren. San Joserena egin zutenak aipatzen ditu. Neskek egiten zuten dena. Txistulariekin joaten ziren. Marisol Gurrutxaga Konde eta Itziar Garzia Isasti aritzen ziren dantzan erakusten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hor, Gabonetan...
- A! Klaro, hori... 12 bat urte eukiko nittun. Badaukat argazki bat oso politta, gaiñera. Eta, orduan, Marisol Gurrutxagak –nere lehengusiña– eta Itziar Garciak –nere lehengusiña– egiten zuten zortziko bi talde eta ikasten zian hiru dantza: `Artzai buru txuri bi´ kantuan, `Ingurutxua´ eta `Txalo-dantza´ egiten zan, edo `Makil-txiki dantza´. Nik uste dot txaluekin egiten gendula. Edo makillekin, ez dakit seguru. Hiru hoiek. Eta egiten zian ensaiuak elizako sakristiaren atzekaldeko lokal batetan, santuak gordetzen zian armarixuan lokal haretan. Egiten zian... ensaiatzen zian, ba, ez dakit, hillebete edo bi hillebetian. Kriston lana egiten zuten, ze bueno... Nik uste dot ziala zortziko... zortziko edo hamaseiko bi talde igual zian, e! Ta Natibittate egunian –edo hemen Natibidade egunian– egiten zan… karroza bat ipintzen zan San Jose, Ama Birjiña eta umia. Eta egiten zan dantzan herrixan zehar. Eta Txarridunanian bokadilluak ematen ziguten eta gero buelta. Karroza zauan... egiten zan Sigmako fenwick batetan. Fenwick-a da barru... badakizu zelan dan, ez? barruko [...] Eta hor montatzen zan. Pentsatzen dot Mari Ezenarro ere ibiliko zala montatzen, beti ibili izan zan. Montatzen zan hori ta San Jose eta Ama Birjiña. Neskak zian biak: San Jose ta Ama Birjiña neskak. Ama Birjiña izan bihar zuan rubixatxo bat, ile kixkurra, politta, eta San Jose izan giñan morenak eta, ahal dala, bigotia geneukanak. Gogoratzen dittut nere lehengusiña batzuk, ba, Arantxi uste dot izan zala, Mari Kontxi Zuazubizkar eta ni. Hoiekin gogoratzen naiz. Morena-morenak giñan. Ta gu... Bizarra ipintzen ziguten, e! Neska morena bat San Jose eta neska rubixatxo bat Ama Birjiña. Eta umia pentsatzen dot orduan muñeko bat izaten zala. Artzaitxo batzuk, holaxen, neska... ume txikiak, eta gero gu dantzariak.
- Hor neskak bakarrik parte hartzen zeben, ez?
- Neskak egiten gendun.
- Eta ze eitten zenduen? Karrozan juan...
- Ez, karrozan juaten zan jaiotza eta gu atzetik dantzan.
- Dantzan eta kantuan?
- Ez, pasakallian juaten giñan txistularixekin, pasakallian, eta gelditzen zian ez dakit zein tokitan gelditzen giñan eta han egiten zan. Gogoratzen naiz ni plazan `Artzai buru zuri bi´ gero eta jendiak ere kantatzen zuen. Politta zan.
- Hori 10 bat urte zekazuzenian?
- Nik 12 pentsatzen dot; kalkulatzen dot, argazkixa ikusita, 12 bat urte. Pentsatzen dot bi urtetan edo. Ze zian nahiko adin... uste dot beti adin berdiñekoak hartzen zituzten, ba, ez dakit, 12-14 edo. Pentsatzen dot, e. Eta hurrengo urtin batzuk horkuak eta beste batzuk berriak izaten zian.
- Eta hor, esan dozu, erakusten dantzak-eta zure bi lehengusiña ibiltzen ziala.
- Itziar Garcia Isasti eta Marisol Gurrtxaga Konde.
- Bai. Eta eurak euskeraz eingo zeben umiekin? Goguan dakazu?
- Bai. Nik uste dot baietz. Nik uste dot baietz, ze nik Mari Solekin euskeraz hitz egiten nuen orduan. Orduan... Eta Itziarrekin ere bai pentsatzen dot. Nik pentsatzen dot egiten genuela euskeraz.
- Eta gero, plazan, hori, `Artzai buru txuri bi´ kantau eta jentiak...
- Pentsatzen dot baietz, behintzat familiako... bueno, nik pentsatzen... ikusten... osea, ikusten dot orain jendia, jende aurrian dantzan. Kalian, kalejiran, bueno, jendiak begiratuko zaban, baiña plazan jendia biltzen zala. Ipiniko zan jaiotza elizaren azpian, pentsatzen dot, eta haren aurrian edo plazan dantzan egiten zan.
- Hau zelan sortuko ete zan? Igual apaizak, abadiak...?
- Ez dakit. Itziar ta Mari Solek, haiek, Mari Solek eta Itziarrek ikasi zuten Mendaroko mojetan eta nik pentsatzen dot han ikasi zutela dantzan. Pentsau eitten dot, ez dakit seguru.
- Baiña ideia hori... ezta...?
- Ez dakit eurena izango zan.
- Hemen abadiak be egon zian...
- Euskalzaliak.
- ... euskaltzailiak. Ez? Ez dakit orduan sasoian zein izango zan abadia.
- Don Jose igual. Don Jose, Ondarruko bat. Don Jose Juaristi. Bueno, ez dakit Ondarrukua zan, Juaristi-kin... Bere illoba bat etortzen zan, gure edadeko bat etortzen zan Ondarrun bizi zana. Juaristi.
- Azkoittiarra...
- Azkoitiarra igual izango zan. Badakit egin zitzaiola sekulako hileta gero.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia