Zarautz (Gipuzkoa)

Batzokiko giroa: antzerkiak, dantzariak..

Batzokiko giroa: antzerkiak, dantzariak.. Batzokiko giroa. Bakoitzak kargu desberdin bat izaten zuen; anaiak antzerkiak antolatzen zituen. Emakumeek Emakume Abertzaleen Batzan ikasten zuten. Nolako euskal dantzak egiten zituzten. Hilandera edo pospolin jantzia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batzokiko giroa. Bakoitzak kargu desberdin bat izaten zuen; anaiak antzerkiak antolatzen zituen. Emakumeek Emakume Abertzaleen Batzan ikasten zuten. Nolako euskal dantzak egiten zituzten. Hilandera edo pospolin jantzia.

Transkripzioa

- Ta, batzokiko girua nola gogoratzen dezu, gerra aurreko girua batzokikua?
- R.: Batzokikua? Gizonana? Batzokiya zana?
- Bai.
- R.: Han eoten zan, bueno, orduko [...] agintariyak zazkaen. Batek iten zun bat, bestiak bestia. Nere anaiak jeneralian iten zun antzerkiya preparatu, zeak hartu, notak: zeiñek ze in behar zun. Bea, bea, bea 're oso ona zan antzerkiya iten, oso ona. Eta han juten zian zea itea, pruebak itea, ta zeak itea ta. Urtiak hola, gerra hasi arte.
- Ta ze ekintza, ze ekintza egoten zan ordun? Ze, ze aukera egoten zan, e, batzokiyan? Dantza 're bai esan dezu lehen?
- R.: Baita, baita.Baiña hori izaten zan batzokiyan ez, Emakume... zean.
- Batza.
- A.: Abertzaleen Baratza.
- R.: Han, han ikasten gendun dantza ta baita antzerkiyak 'e. Porke han, han genduzkan andereñuak eta haiek erakusten ziguen. Ahora, nik beharko ikasi, han, han, nere anaia, nere lehengusua, danak atzetik nazkan beti, ba! "Aizan, ikasi zan ondo hori, e!", "Ikasi detela!". Ikasten nitun nik Aita Guria bezela.
- A.: Ta asmatuta 're bai juten zanian hara. Asmatuta nola zijuan.
- Ta ze dantza egiten zenuten? Euskal dantza, noski.
- R.: Bai, euskal dantza. Bai andereñuan, eo andereñuan ni berriz...
- I.: Hilandera.
- R.: ...hilandera zeakin, gona gorriya, ribete berdia, blusa zuriya, eta geo zea bat...
- A.: Txalekua.
- R.: Txaleko berdia.
- I.: Korpiñua...
- A.: Kurpiñua beltza.
- R.: Kurpiñua beltza ez... berdia.
- A.: Bai, beltza. Alkandora zuriyakin.
- R.: Berdia!
- A.: Berdia al zan? Berdia?
- R.: Karo, berdia, "a juego con lo de la barra".
- A.: Bai, bai, bai.
- Eta ze, ze, ze dantza klase?
- R.: Hoi, zea ba, poxpoliñak iten duena, zea, arkuana, zintana. Mutillak izaten zian guekin, beste saiua, ta haiek ezpata-dantza iten zuen, makil-dantza.
- A.: Bai, horrek segitzen du uan 'e, e!
- R.: Bai.
- I.: Bai, uaiñ hartu du indarra horrek. Puskatian gabe eon gea, gabe eon gea.
- A.: Klaro, gerra denboran ta bukatu in zian danak.
- Gero frankismuakin, ta...
- R. I. A.: Bai, bai, bai.
- Orduan mutillak ezautzeko ta parada earra, aukera.
- R.: Mutillak! [...] dana mutillak zian! Fubolian ibiltzen giñan earki.
- A, bai, e?
- R.: Uuu, bueno!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia