Bizi guztia azokan
Gizona treneko "katapaza" (capataz) zen. Bera baserritarra izan da beti, baratzea izan du, eta bere bizitza azoka izan da, "biziyua" bezala.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ZAR-027/002
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Lanbideak » Trenbideko langileak
Transkripzioa
- Zer da katapaza, esan dezuna zure gizona...
- Ba, katapaza, leheno, ba, oaiñ obretako katapaza bezela ba, trenbiretako katapaza. Hemen trenbiretako katapaza, e...
- A, konpontzen daona?
- Bai, trenbireko langilliak? Ba, haiei aintzen ziyuena, ba, enkargaua bezela, lehendabiziko enkargaua bezela, enteitzen dezu? Bai. Eta, geo ba, oaintxe dala beatzi urte hil zan, eta ni hamentxe nao alargun. Hiruroita bi urtekin alargundu nitzan, eta orduan, ba, bueno, semiak etortzen zaixkit asteburutan lanea batzuek, ahal duenak, eta nik zerbait sortzen baldin badet plazako, ba, beti nere biziya plazan izandu da. Iya-iya esaten det, ba, biarren etxia 're badetela plaza, ta hangotxe jendian tertuliya, diru poxa, leheno beharra, baiño oaiñ hainbesteko beharrik ez. Baiño...
- Entretenimendua.
- Nere entretenimentua bai, hola esan nahi nuke ba, biziyua bezela. Hara jun gabe gogo onik ez. Bakizu, hoixen.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!