Aristokraziakoen etxeetara neurriak hartzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-024-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:03:22
- Erref: ZAR-024/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Orduan zan Zarautza polita, zeak zabenian, palaziyo guztiyak, eta, jo! Hura elega... Zarautza zan orduan elegantia, Zarautza. Ixkiña batetik hasi ta beste ixkiñaiño dana palaziyuak, baiño palaziyuak kategorikuak, e! Eta, aitakin, hori, esan detena oan esango dizut. Aitakin juten nitzan ni esto... aleman hori famosua nola zan... Conde de Hohenlohe, harena juten giñan gu. Goizian jun ta probatzea trajiak iteko, e, probatzea. Eta, "espere un momento porque..." ta, beti zai, beti zai. Probatu ta geo handikan bi egunea berriz best prueba o hiru in ta. Erropa dexente iten zuen ta, hola, aristokraziko asko. Conde Tebai 're guk erropa asko iten giñun, Markes de [...]. Baiño kantidadia, erropa kantidadia. Baiño nere aita orduan tontua zan, eta ez zun ondo kobratzen. Ze, geo pentsatzen det nik ze tontuak izan giñan gu orduan. Baiño zea, aristokraziko jendia, Jesus!
- Bai, e? Honea etortzen zian erropa itea, e?
- Ez! Hemen udan etortzen zian ta.
- Ta hemen iten zuen erropa.
- E?
- Ez zuten eiña ekartzen?
- Ez, ez. Bueno, beak 'e ekarriko zituen, baiño beti zean, erropa. Ta askoz merkio, Jesus! Jakin nahiko nuke, erdiya baiño gehio merkio ateako zitzaioen ta.
- Bai, ba. Bai, ba.
- Ta zuek juten ziñaten ordun beaien etxeta neurriyak eta hartzea?
- Bai, bai, bai, bai. Ni zenbat bider jun naiz, Jesus! Hohenlohen zea, zea, palaziyua, jun ta hantxe, errezibitzen zigun ta, bueno, "un momento porque esto...", ta, bai. Geo beste batian jun ta, beste batena ta, "no, porque el señor está con jaqueca". Bezperan zea, mokoillo ear haundi bat harrapatu, ta geo, jakekakin zeola ta gu mozkortuta. Jakeka. Ta geo San Luisen...
- Neskamiak eta...
- E?
- Neskamiak eta eukiko zituen, ez?
- Haiek?
- Bai.
- Neskamiak eta, [...] eta, holako belarritako haundiyakin ta orduan hoiek... [...] San Luisek, porke ni San Luisen asko eon naiz. Nere amona zan administradora San Luiskua, eta han, Villa San Luis, ez dakit aituko dezuen. Hor zean dao, parada zeakuan. Eta han, hango...
- Han leheno zer zan palaziyo bat baita 're?
- Bai, bai, palaziyua, eta haundiya gaiñea, Jesus! Barruan zea bat zakan, pizina bat bezela, ta zeak eta, ikaragarriko palaziyua zan. Hor, Zarautzan palaziyuak izan dia, baiño bueno, kategorikuak, e! Geo, bat saldu zan, ta inmobiliariak eta zeak eta hasi zian, ta, drak!, eta danak saldu, danak kendu. Oain bat 'e ez dao.
- Anekdotaik ta ba al dakazu aristokrazia jenteakin?
- Anekdotaikan? Ze esango dizut, ba, nik, hola. Batian probatzen frantses bat zan, eta urtero, urtero, urtero etortzen zan. Ta batian probatzian, zea, neurriyak hartzen hasi niñun ta, "aquí tiene usted un bulto" ta, tak, eta. Pistola haundi bat atea zian ta. Krupierra o holakon bat izan behar zun, zeakin ta, Frantziyan jokuak eta iteo ta beti pistola haundi batekin ibiltzen zan. Anekdotak asko, baiño oain ez det... Nik 'e burua txarra dakat eta, ta gehio..
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!