Zarautz (Gipuzkoa)

Jostundegiko tresneria; ikatzezko plantxa

Jostundegiko tresneria; ikatzezko plantxa Bi makina Singer eta plantxa zituzten hasieran eta josteko behar diren tresna oinarrizkoak. Hasierako plantxa ikatzezkoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-024-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bi makina Singer eta plantxa zituzten hasieran eta josteko behar diren tresna oinarrizkoak. Hasierako plantxa ikatzezkoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zenbat makina, o? Makinak eta eukiko zenituzten ba han, ez?
- Guk orduan zazkaun bi makina, bi makina zazkaun, Singer. Eta geo, ba, ya, denboa pasa zanian ta aurreatu zanian, geo beste lagun batekin soziyo in giñan. Baiño hori ya berandu. Bai.
- Ta, orduan hasieran bi makiña Singer.
- Bai, bi makina Singer.
- Ta hortik aparte ze tresna erabiltzen zenuten orduan? Ze tresna erabiltzen zan?
- Ezer ez! Titaria, ta...
- Orratza.
- Orratza.
- Hariya.
- Hariya ta besteik ez.
- Metrua.
- E? Metrua.
- Ta kitto.
- Kitto! Han ez zeon beste ezer 'e. Ta plantxa.
- Plantxa.
- Plantxa. Hasieran ikatzezkua. Ta amak egunero sukaldea jun ta hamar bider o hogei bider, tak!, ikatza sartu: hola, tak!, altzatzen zan ta ikatza sartu, eta hura bero-bero jartzen zanian, plantxatu. Gure aitai kostatu zitzaion plantxa ikatzezkuatik kanbiatzia zeara, esto..., elektrikua. Jo! Bueno!
- Zeatikan, ba?
- Harekin ohituta! Puntua 're bai hobia. Ta elektrikuakin bildurra 're beti erretzeko, ta. Bai, aitai asko kostatu zitzaion.
- Baiña harekin akzidentiak eta gertatuko zian harekin lanean, e? Erre, zeoze erre...
- Ez, ez, ez, ez. Plantxak zian, kategoriko plantxak zian. Pena dakat danak bota genitula. Halako plantxa earrak eta, bop, hua irekitzen zendun eta lau o bost ikatz koskor sartu, tapatu ta seituan bero-bero jartzen zan plantxa. Ta oso gozotsua zan gaiñea, zea, plantxatzeko.
- Baiña, ekonomika 're eun guztian piztuta euki behar, ez, etxean?
- E?
- Ekonomika 're piztuta euki behar.
- A, bai! Beti sua euki behar han! Bai, bai, bai. Ta gaiñea askotan, ba, bi eukitzen gendun ta bat ekartzian ta bestia, tak!, kanbiyua iteko.
- Ta harekin pixkat keia ta, kea ta ez zun sortzen, e?
- Ez, ez, ez, ez. Bueno, problemak izaten zian zeiñei ikatza erosten ziyozun 'e bai. Porke, gu gure klientiai esaten giñoun "Ikatza ona apartauta ekarri zak", porke bestela kia botatzen bazun harek...
- Kontxo, kontxo, kontxo, kontxo...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia