Zarautz (Gipuzkoa)

Pilota; Kontxako estropadetan arraunean

Pilota; Kontxako estropadetan arraunean Pilotan aritzen ziren eskuz Zinema frontoian soldaduskara joan aurretik. Ondoren, "media pala"-n aritzen ziren, modan jarri zen eta. Arraunean aritzen zen eta Kontxako estropadetan ibili zen lau urtez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-023-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pilotan aritzen ziren eskuz Zinema frontoian soldaduskara joan aurretik. Ondoren, "media pala"-n aritzen ziren, modan jarri zen eta. Arraunean aritzen zen eta Kontxako estropadetan ibili zen lau urtez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, dibertsiyoik ez al zeon? Mutikotan dibertitzeko denboaik ez, astiik ez?
- Dibertitu? Bai. Dibertitzeko zea bazeon. Pelotan ordun ibiltzen giñan asko, pelotan. Launbata etorri ta jaia, pelota jo ta hausi. Fronton zineman ibiltzen giñan eskuz soldauska jun baiño leheno, eskuz. Ta geo, boleta juten giñan eguardiyan jaitan.
- Ta pelotan, pelotan, e, nola baiña? Partiduk ala...
- Ez, ez, ez, geuen artian, launan artian ba, ibiltzen giñun partiduak in geuen artian ta jokatu. Geo, saldauska jun giñanen, handik etorri giñanian media palan hasi giñan hamen. Kuartango ez dakit ezautuko zenun. Kuartangok horrek sortu zun media pala o zea hoi ta, zea, afiziyua pixkat jarri zan, ta. Media pala jolasten giñan hor.
- Ze urte zan hori, media palako hori? Ze urte?
- Ba, hori, ni saldauskatik etorrita zan, ta. Hogeita... hogeita hirukin, biekin, hiruekin etorri, hiru kunplitzeko, el año, pues, izango zan hori, el año... Baiña hoi baiño leheno 're zeatik etorri, bai, soldauskatik etorri nitzan [...]. Ta zeara, puertoa jun nitzan. Puertua ordun udaan, ta puerto, ta jendia ta ibiltzen zan, ta. Arin txikiya esaten ziyoen, Leandro Arin. Arin, zea euki zuen hor fabrika o taillerra. Ta, hura amorratu zan arraunean ta zean ta. Ordun Zarauzko traiñeua ateatzeko zean, ta, "Koño, Txabillo, benga arraunea hi 're! Sasoiekuak eta zea hau ta bai, ta [...]", ta, han hasi giñan arraunian pixkat ta. Lau urtetan ibili nitzan Donostiko zean, estropetan.
- Kontxako hortan 'e bai?
- Bai, lau urtetan. El año, el año... zer zan? Cincuenta y dos o, ez dakit, dos, tres, cuatro, cinco o hola, lau urtetan behintzat izan zan han. Ibili giñan geo Zarauzko estropetan 'e bai. Ta Bermeoa 're jun izandu giñan trainerilletan, ta. Holaxen.
- Ordun, e, gelditu 're ez, e?
- Ez, ni deportista zea izan naiz, e!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia