Eibar (Gipuzkoa)

Astelena frontoiko pilotak umeek "biguntzen" zituzten partiduen aurretik

Astelena frontoiko pilotak umeek "biguntzen" zituzten partiduen aurretik Umeek edonon egiten zuten pilotan. Edozein kaletan. Astelena frontoira ere joaten ziren pilotan egitera. Partiduen aurretik, pilotak biguntzeko, ume eta gazteei uzten zizkieten pilotak, eurek bigundu zitzaten, partiduetan erabili ahal izateko. Horrela, doan jokatzeko aukera izaten zuten. Eibarren eskuz eta zestaz jokatzen zen; palaz ez zegoen afiziorik. Eta emakumeek raketaz. Pilotari onek, gainera, denetara jokatzen zuten, eskuz, palaz, zestaz... Eibarko Txikito pilotari ezagunak ere horrela egiten zuen, baita botila batekin ere. Astelena frontoian jokatzeko alkilatu egin behar izaten zen. Kantxeroa egoten zen eta berari ordaindu behar izaten zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umeek edonon egiten zuten pilotan. Edozein kaletan. Astelena frontoira ere joaten ziren pilotan egitera. Partiduen aurretik, pilotak biguntzeko, ume eta gazteei uzten zizkieten pilotak, eurek bigundu zitzaten, partiduetan erabili ahal izateko. Horrela, doan jokatzeko aukera izaten zuten. Eibarren eskuz eta zestaz jokatzen zen; palaz ez zegoen afiziorik. Eta emakumeek raketaz. Pilotari onek, gainera, denetara jokatzen zuten, eskuz, palaz, zestaz... Eibarko Txikito pilotari ezagunak ere horrela egiten zuen, baita botila batekin ere. Astelena frontoian jokatzeko alkilatu egin behar izaten zen. Kantxeroa egoten zen eta berari ordaindu behar izaten zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia