Batailoia nola sartu zen herrian
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: ZAR-023/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ordun, gerra, gerrako rekuerdoik eta gutxi.
- Bai. Guk gerrako rekuerdua, gu itxian giñan ordun. Hamen, honea sartu zianian zeak, falanjistak eo zea hoiek, gu ordun hiru, lau laun eo ez dakit ze jun giñan hondartza, hondartzatik kanalea, kanaletikan San Pelaiotik barrena bueltan, ta han bat azaltzen zaigu ta "Zertan zeazte hemen? Tiroka ta ai dittuk hor, ta zea, etxea jun zaizte hamendikan". Ta, a bai? Itxea jun giñan juxtu-juxtu. Gu itxea jun ta da! sartu zian zea hoiek, falanjistak o gerrako zea hoiek.
- Batalloia.
- Batalloia sartu zian.
- Ta ze in zuten? Ze in zuten?
- Ba, ez dakit ze in zuen. Celestino Albizu o bazan hamen zea elektrizista o? Albizu. Ta hura kotxe bat bazun, kotxe kaxkar bat. Ta kotxia hartu ta hura jun omen zan zehara, zubi gaiñea o ez dakit noa, bandera zuriya jarri zean, kotxian ta jun omen zan hura. Ta geo, sartu zian honea, batalloia. Ba, hamen pixkat eon zian, ta, hor, herri koskorretan ta, soldauak eo zea hoiek hor eon zian, jan ta ean ta iten zuela. Ta geo hamendikan beste batea, ta hola ibili zian.
- Ta, tiruak eta bota zituzten, ordun, e?
- Tiruak, bai. Tiruak baten bat eo beste bota zituen, baiño geo kamionak eta hor kamiyuan zabenak erre ta in zittuen. Hor Euromarko aurre hortan akordatzen naiz hor nola erre zuen kamioi bat.
- Joño!
- Bai.
- Jendia bildurtu, ordun?
- Bai, jendia itxian ordun, bildurtuta. Ta, jun zian ta, jun zianian ba...
- Pakia.
- Pakia. Batzuk ikarauta berriz atea in [...] kanpoa ta, [...].
- Ta zuek nola jun ziñaten ba, hondartzatik, kanaletik buelta hori ematea?
- Mutikoskorrak ordun, ta! Gerra zan, ba, el treinta y seis o, hamar urte guk. Ta, plaia o zea jun giñan, hondartza. Malekoitikan kanaletik barrena buelta in giñun guk ordun. Ez ba jakin!
- Jakin gabe.
- Jakin gabe. Ta han batek han billau zigun kanaleko hartan ta, "Baiño zertan zeazte hemen?", zean ta, zea, "Hor dabiltza zean, gerrako zea hoiek eta" zean esan ziun, ta "Etxea segi zazue, hobe dezue aguro jun". Ta hala, taka-taka, itxea jun giñan. Ta gu itxea jun ta behala hasi [...], etorri zian.
- Ta etxekuak ba al zekiten, aitak eta.
- Honbre! Aittak eta ze jakingo zuen?! Batez haiek gu nun giñan. Gu mutikoskorretan kanalea juten giñan, ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!