Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelaioetako giroa; garaien arteko konparaketa

San Pelaioetako giroa; garaien arteko konparaketa <p>Lehengo San Pelaioen eta oraingoen arteko aldea. Oilasko-biltzea egiten zen goizaldera. Herri-kirol erakustaldiak ere egiten ziren. Familia guztiek eramaten zituzten erroskilak. Dantza asko egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengo San Pelaioen eta oraingoen arteko aldea. Oilasko-biltzea egiten zen goizaldera. Herri-kirol erakustaldiak ere egiten ziren. Familia guztiek eramaten zituzten erroskilak. Dantza asko egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaietan, herri-kirolak eta izaten al zian? Herri-kirolak eta…
- Bai, bai, bai…
- Ze herri-kirol iten zan?
- Oain bezela, sokatirak eta… Sokatirakin ez naiz hola akordatzen, bano aizkora apustua ta… Geo hoiek zian ohitura handiya, zea, e, oillasko biltzen-ta ibiltzen zian goizaldera. Ta geo hoiek… bertsolaiyak-eta, bertsolaiyak-eta orduan nekez… bano oain jarri ditue /jarritue/ bertsolaiyak-eta, oain ekartzen ditue.
- Herri-kirol apustuak-eta iten zian lehen?
- Bai.
- Ze, San Pelaiotan?
- A, apustuak eta, ez apustuak ez…
- Exibiziyuak.
- Exibiziyua, hori da, exibiziyuak orokorren, nik hala akordatzen naiz…
- Ta nun ite zan hori?
- Hori? Iñurritzan.
- Iñurritzan.
- Iñurritzan ite zan hori.
- Ta herriko jendia juten zan? Herriko…?
- Herriko jendia hara juten zan. Esan dezu ta… in zan San Pelaiotan, bi egunetan, famili bat [egongo] erroskillak ekartzen zituna. Ta ekartzen ez zunak… han jende asko ta, ta… Serrasenetik hartu, Serrasenian bere sokakin txintxilika. Geo oain, azken sasoi hontan, ikusi izan ditut nik, makil bat sartu hola, ta makillakin zeak eta, [...]… Leheno dana sokakin zan. [Lista] txiki bat eukitzen zun ta... Esaten dizut, ba, leheno San Pelaiuak… San Pelaiuak, leheno iten zian San Pelaiuak. Ta dantzan´e ordun iten zun jendiak gehio. Uan dantza gutxi iten du jendiak.
- Ta jendia nola dibertitzen zan? Dantza inda ta…
- Dantza in ta... aitu, bata ta bestiai txikitua ta... Oain bezain... Euskal festak-eta etorri ta, oan bezela? kioskuan onduan botillak-eta lagata. Holako kontuik ez zan leheno!

Egilea(k): Iraide Mutiozabal (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia