Zarautz (Gipuzkoa)

10 urterekin hasi zen buru-haundiekin lanean

10 urterekin hasi zen buru-haundiekin lanean <p>Nola hasi zen jaien inguruko lanetan azaltzen du. Etxean dirurik ez eta lan txikiengatik ordaintzen zioten. Hamar urterekin hasi zen buru-haundi lanak egiten eta bizpahiru pezeta ematen zizkioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nola hasi zen jaien inguruko lanetan azaltzen du. Etxean dirurik ez eta lan txikiengatik ordaintzen zioten. Hamar urterekin hasi zen buru-haundi lanak egiten eta bizpahiru pezeta ematen zizkioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nola, nundik, e, e, zaletu ziñan zu pixkat,e, festa kontuan, ta? Kuadrilla, kuadrillan barrun edo bestela?
- Aitu! Gu izan gea, pobriak izan gea ta itxian ez guk pagik eta ez giñun izaten mutikoskorretan. Ta kabezuro, buruhandiyakin ibiltzen baldin bagiñan, zu, ezautu, ezautu, urte asko dia, zenbat urte? Ba, zortzi bat urte o izango dia. Pepe Kale ezautu al zenun?
- Ez, ez.
- Pakito [...] deitzen ziyoen. Oan esplikatuko dizut ta akaso. Urdaiazpikuan denda nola dao hamen, taberna? Jai Txiki.
- Bai, Jai Txiki.
- Hor orduan uan zea dao, botika bat.
- Bai.
- Ta botikan onduan zeon, e, "tienda amarilla" deitzen ziyoen. Hori zan [...] ezautu huan, Juaristi, Gervasio eon zan ba alkate?
- Bai, badakit zein dan.
- Hori eon zan alkate han. Ta horren osaba bat. Ta horrek paatzen zun. Ta, aitu! Kabezuruan zeakin ta atea ta geo, egurra ematen baldin bagiñun, bi hiru pezta ematen zigun. Ta gu, batetik eta bestetik, beti, beti [...] izan gea. Ni hamar urtekin hasi nitzan zeatik, buruhandiyakin, zeatikan, zirkulutik, esan dizut...
- Bai, bai, bai.
- ...Frailetako aurre hortan. Hor zeon, uan 'e saloia earra han eongo da. Entenditzen al dezu? Batzokiyan ta nola dao...
- Bai.
- ...zea iteko? Ba, ni esplikatzen txarra naiz, bano...
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta halako zea uan 'e osoik hor eongo da. Gero hori Miramarkuak erosi zuen, ta Hotel Miramar. Hor hiru anai o bizitzen dia hor. Geo hiruan batzuk dentista ta zerbait jarrita dakaye hor. Hortikan. Esan dizut nik, mutikoskorretan 'e, ez nitzan gelditu 're iten. Batian ta bestian ateatzen giñan gu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia