Zarautz (Gipuzkoa)

Bertsopaperak 10 zentimoan

Bertsopaperak 10 zentimoan <p>Gizon batek 10 zentimoan saltzen zituen bertsopaperak. Aitak erosi eta amari kantarazten zizkion. Nori ateratzen zitzaizkion kantak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizon batek 10 zentimoan saltzen zituen bertsopaperak. Aitak erosi eta amari kantarazten zizkion. Nori ateratzen zitzaizkion kantak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure aita, gure aita difuntuak, leheno esan dizutena, Antzuola hori, etortzen zan honea, ta Antonianako eskola bakizu nun daon?
- Bai.
- Hor, meza ondoreneako etortzen zan ta han jartzen zan kantoian, meza bukatzen zanen, hamarna xentimon hantxen saltzen zitun bertsopapelak. Ta gure aitak ez zekin ez letzen ta ez eskribitzen. Eta, baiña eamaten zittun. Amak bazekin, ta gaiñea oso earki kantatzen zun, graziya zun kantatzeko. Amai kantatu arazitzen zizkiyon.
- (A) Eta zuk ikasi ingo ziñun ordun?
- Bai, ikasi... Ahaztu zaizkit, e! Ikasi asko baiña ahaztu! Bueno!
- (A) Txirritanak eta.
- Bai.
- (A) Danak.
- Ez dezu gogoratzen ordun bate.
- (A) Momentu hontan [...].
- Zeoze... Zeanak, baiño oain ez zaizkit akordatuko, ezta...
- (A) Zeiñenak, Txirritanak?
- Txirritanak [...] banezkin, banezkin abesten. Batzuk banezkiñan. Danai kantak ateatzen zizkiyoen ordun: [...] ziala, kantak. Neska-mutillak hasarratu ziala, kantak. Danai, danai ateatzen zizkiyoen. Holantxe. Ikasten nittun ta kantatu 're bai, kantatzen 'e gogatsu nitzan, ez nitzan oso egokiya, baiña kantatu bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia