Azpeitia (Gipuzkoa)

Lehen bertsotan erabiltzen zituzten gaiak

Lehen bertsotan erabiltzen zituzten gaiak <p>Orduko bertsoak adarra jotzeko izaten ziren gehienbat. Hala ere, gai serioez ere jarduten zuten. <em>Uztapide</em>k eta <em>Basarri</em>k elkarri zer-nolako bertsoak botatzen zizkieten kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-027-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduko bertsoak adarra jotzeko izaten ziren gehienbat. Hala ere, gai serioez ere jarduten zuten. Uztapidek eta Basarrik elkarri zer-nolako bertsoak botatzen zizkieten kontatzen du.

Transkripzioa

- Ordun kantatzen zien bertsok gehio adar jotzekok izango zien, ez?
- Bai, asko, ordun hori gehio zan oain baiño, bai.
- Gai seriotan-ta jarduten ziñeten ordun´e?
- Bai, bai, ordun´e jarduten zan, bai. Bai, jarduten zan, bai. Gero Baxarri zen, zea, hola alkarri gaixki esatien kontrakue ta, hola, gizon formal hoitakue. Ta harek asko zeatu zun, kanbiyau zun bersotie. Baiño haiek´e esaten zixkoen alkarri earrak, e? Uztapidek eta Baxarrik-eta e? Nik ez dauzket hola bertsuk osuk gogun, baiño Uztapidek Baxarriri esandako gauzak eta, baserritarra zala behintzet bea´re ta baserrire hola bertsota junda ta, “honen etxien apenas dagon ez gurdi eta ez lera, animali bat bakarra eta honutz etorri da bera”. Hori aituta eongo zea beharbada. E?
- Ez, ez!

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia