Zarautz (Gipuzkoa)

Ogia etxean egiten noiz hasi ziren

Ogia etxean egiten noiz hasi ziren Ogia nola geiten zuten. Bere koinatuak egin zuen labea etxean. Aurretik irinaren truke kanpotik ekartzen zuten ogia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ogia nola geiten zuten. Bere koinatuak egin zuen labea etxean. Aurretik irinaren truke kanpotik ekartzen zuten ogia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, iriña ekarri ta gero nola, nola iten zan?
- Aska hartan...
- Ogiya nola iten zan?
- Ur beruakin. Ogiya 're masa in behar.
- Masa in behar. Ta masa nola iten zan?
- Eskuz?
- Baiña, ze...
- Eskuz, ta geo hankak garbi-garbi in ta hanka azpiyan: zenbat eta gehio zapaldu, ordun ta earro ateatzen zan. Baiña geo, ohian jarri behar izaten zian, zehatzeko, harrotzeko. Nola esaten zaio horri?
- (A) Lebadura.
- Lebadura, bai, lebadura behar izaten den, bestela ez den harrotzen. Lebadura gorde itten da eta geo, hurrengo in behar danian, ogiya in behar danen, lebadura hortatik jartzen zaio. Ta halaxe. Gure aska hortan han eoten zan indakuan, labeko lana indakuan, masa indakuan, beti pusketa bat gordetzen zan hurrengo ogiya in behar zaneako. Eta han eoten zan. Talua, berriz, seitun jan iten zian, jan eo, erre. Erre ta geo, jan.
- Ta ogiya nun, labea izaten zan baserri...
- Labia 're bagendun, bai. Geo, hori gerotxo, bai. Zea, nere ahizpa nuen itxea ezkondutakua, ta haren gizonak beak in zun.
- Ta labea, labeako...
- Labia, labia...
- Labia.
- Beak in zun, bai, bai, bai.
- Baiña, lehendik ere bazenuten labia etxian?
- Nik ez nun ezautu lehendikan, ez, ez.
- Ta ogiya nun erretzen zenuten, ba?
- A, bueno, bai, gogoratzen... Kanpotik eamanda, kanpotik eaman ogiya. Gariya ekarri...
- A, bai.
- Ta gariyan truke, ogiya.
- A!
- Panadeitikan, hemendikan eamaten zan. Ta gu bezela beste askoek.
- (A) Baiña itxian ez al zenduen ba iten ogiya?
- Bai, in, in, geo bai.
- (A) A, geo.
- Baiña leheno ez.
- (A) Leheno ez.
- Geo laga zitzaien danai haiei 'e.
- Ta geo talua 're ordun artua, iriña ehotu, ta gero...
- Jaulki ta gero masa in. Ta erre, zabalduta, plasta, plasta, plasta, plasta, plasta. Hortxe feritan ta hala etortzen dia, igual-igual, igual-igual.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia