Gariaren prozesua
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 08a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: ZAR-021/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Piska bat prepaatuko deu ogiya nola iten zan, hasieratikan. Gariya in ta nola iten zan. Lehendabizi lurra landu.
- Bai.
- Gariya erein.
- Gariya ereiñ. Eta geo, gariya indakon zea iten gendun...
- (A) Ta gariya, iriña nola iten zenduen? Zehara, errota emanda...
- Errota jun behar, errota jun behar...
- Baiña lehendabizi gariya in.
- Bai. Ta artua 're bai.
- (A) Artua, taluak, jo, ear askuak jaten giñun.
- Ya. Eta, e, gariya, zenbat denpora behar du gariyak hazten? Gariyak zenbat denpora behar zun? Noiz, noiz iten zan, noiz ereiten zan?
- Zean, noviembre aldian.
- Noviembre aldian.
- Bai, bai.
- Eta gero, jaso?
- Jaso, este... San Juanak aldian. Bai, junio, juniyuan.
- Bai.
- Bai.
- Ta gero...
- Lana, lana, lana zikiña, lan zikiña zan oso.
- Gero, jaso ta gero...
- Bestela lan asko ez zun ematen, e! Jorratu beharrik ez zan izaten.
- Ez, ez.
- Oluak eo belar txarrak erteten zian, ta haiek ateatzen zituen, ta. Jatia onena du hark 'e!
- Eta gero, e...
- Geo errota eaman behar...
- Ebaki ta gero aletu in behar, e?
- Bai. Ebaki, eskuz ebakitzen zan...
- Itaiakin?
- Itaiakin, itaiakin, bai. Ta paketiak in, lotu...
- Nola deitzen zitzaion, pakete hori, nola deitzen zitzaioen? Paketia nola deitzen zan?
- Nola iten zan? Nik nola eakutsiko... Ekarri zan eskoba, ekarri zan, eskoba ekarri zan!
- Ez, baiña nola deitzen zan, deitu, deitu.
- (A) Ama, ama, ordun erratza izango zan ordia, eskoba, erretza.
- Bai, erretza [...].
- A! Harekin iten al zenduen?
- Ez, harekin iñ ez, zea, eakutsi ingo nitxoken nola iten zan haekiñ.
- (A) Ekartzia nahi al dezu? Ze nahi dezu, trapu bat 'e bai?
- Ez, ez, ez, ez baiña izena nola deitzen zun? E, zeak, gariyan paketiak?
- Lastaikua, lastaikua. Bai, hori da, hori da. Ez zaizkit akordatzen ta!
- Hori inportantia da.
- Lastaikua, bai.
- (A) Lastaikua?
- Lastaikua. Lastua zan ta!
- Hori da! Hori da!
- Lastuai kentzen zitzaion gariya.
- Ta harekin ze, tontorrak eiten [...], metak, edo nola?
- Geo zeak iten dituk soruan gariyak iteakon, lotu, eta geo, garai haitan euri asko iten zun. Ebaki ta jarri, ta. Oso azkar erne iten da gariya. Ta egualdi txarrak baldin bazian, jun ta buelta eman behar haietan. Ze lanak!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!