Zarautz (Gipuzkoa)

Baserriko lan neketsua

Baserriko lan neketsua <p>Ganadua izaten zuten baserrian eta baita oiloak eta txerria ere. Txerria urtero hiltzen zuten. Ogia etxean egiten zuten. Garia eta artoa ereiten zuten. Garia nola jaulkitzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganadua izaten zuten baserrian eta baita oiloak eta txerria ere. Txerria urtero hiltzen zuten. Ogia etxean egiten zuten. Garia eta artoa ereiten zuten. Garia nola jaulkitzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Animaliyak eta ba al zeneuzkaten baserriyan?
- Ganaua ta bai etxean?
- Ganaua.
- Ganaua?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Ze euki dezue?
- Bai, bai, bai. Iriyak eta, iri paria ta geo beste hamabi bat behi eo hola eoten zian, bai, ezer gutxi. Ez, hamar, jenealian. Ta geo txahalak, astua ta txerriyak 'e, txerrikumiak 'e hazitzen giñun.
- (Alaba) Ta akaatu 're bai, jo...
- Bai, oillo pilla bat, eta, holaxen.
- Txerriya urtero hilko zan etxian?
- Bai, txerriya urtero hiltzen [zintxien].
- (A) Ta geo, odolkiyak eaman zeai, Nekazabalkuai ta Aitzekuai.
- Bai, ordaiñez izaten hittunan, haiek ekartzen, ematen zitxoenanan, ta!
- (A) Beak hiltzen zuenen ekartzen zuen berenak eta.
- Geo txoixo earrak eta! Oaiñ ez bezelakuak! Ta itxian jaten giñun. Ta ogiya 're etxian eiten zan.
- Ogiya 're bai?
- Bai. Ogiya ta artua.
- Nola, nola iten zan ogiya? Nola egiten zan? A! Gariya izango zan garai hartan, ordun.
- Gariya, gariya, artua ta gariya ta. Geo, arbiya ganauan zeako ta. Gauza asko iten zan, kanpuan dana.
- (A) Eta gariya iten zanen zea ekartzen zituen, makill haundi haiek, e! Nola zan, gariya zeatzeko makina haundi haiek eta.
- Gariya jotzeko.
- Gari-jotzeko, bai.
- Bai, baiña kontatu apur bat...
- Baiña, nik ezautu nittun harri luze bat ta han, zarta-zarta, lotu, paketia lotu zeanak, gariyanak, eta han jotzen, han aletzen zuen. Gariya han, jaulkitzen zan.
- Alitua, alitua, bai.
- Bai. Geo garbitu makinakin iten zan. Hautsa pranko.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia