Eskoriatza (Gipuzkoa)

Oiloak ardien ordez

Oiloak ardien ordez Zortzi urtera arte bizi izan zen Olagoitin. Ardiek lan handia ematen zuten eta oilo-ustiaketa jarri zuten etxean. Kalera etorri ziren bizitzera eta txitak kalean hazi ondoren oilandak baserrira eramaten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-046-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zortzi urtera arte bizi izan zen Olagoitin. Ardiek lan handia ematen zuten eta oilo-ustiaketa jarri zuten etxean. Kalera etorri ziren bizitzera eta txitak kalean hazi ondoren oilandak baserrira eramaten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu Olagoitin jaixo ziñan eta noiz arte egon ziñan han?
- Ba zazpi-zortzi urtera , hortxe. Ta handik bajau giñanian kalera.
- A, zazpi-zortzi urtekin e! familixa dana?
- Bai, osea ke gu, gure aitte ta ama ibiltzen zien betik olluekin. Labrantzan, nik labrantzarik ez neben ezagutu. Eurak lehelengo ifiñi ziren ardixekin baiña gero ba zela Bergarara-eta urten bihar euen neguen ze hemen ez zeguan pastorik ardixendako-ta orduen etxetik kanpora zelan urten bihar izeten ben negureko ba orduen ardixek kendu eta olluek ifiñi zittuen. Ta gero, osea asmue euen Bolibar eta (…) ibiltzeko. Hamen atara txitxak, geunken lau inkubadora, atarate zittuen mille ta seirehun txitxe batera. Ta hamen hazi eta ollendak eruten ziren baserrire.
- Hamen hazi, kalian?
- Hamen hazi txikixok ta hamendik ya ollendak handitxuek euzela eruten zien baserrire eta ibiltzen gittun baserrixe eta kalie, bixek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia