Eibar (Gipuzkoa)

Behien gaixotasunak: erroibea

Behien gaixotasunak: erroibea Behien gaixotasunak: txixan odola irtetzea; "erroibia", errapea gogortzeari esaten zaio. Behiak errape bakarra du eta lau titi. Erroibeak normalian titi bakarra harrapatzen du, edo alde erdi bat (titi bi).

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Behien gaixotasunak: txixan odola irtetzea; "erroibia", errapea gogortzeari esaten zaio. Behiak errape bakarra du eta lau titi. Erroibeak normalian titi bakarra harrapatzen du, edo alde erdi bat (titi bi).

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta ze beste gaixotasun euki leikez behixak? Normalenak zeintzuk izaten dira?
- Behixa… Txixan odola be bai, egon zuan gurian. Horixe be txarra! Txixan odola eitten juan ta, ba, txixan odola eiñ ezkero be, peligrosua. Beti behera. Baiña oin badagozela medikamentuak pentsatzen juat, horrek kortatzekuak. […] kortau.
- Eta errapietan eta…
- A! Mamitisa ta…
- Nerea: erroibia, ez?
- Erroibia ta mamitisa ta…
- Bardiñak dira horrek bixok?
- Bai, estilokuak horrek.
- Ta ze izaten da?
- Errapia gogortu ta esnia juan ta miñ errapian, ikuturik be eziñ ein ta…
- Nerea: Hori osatzeko ez zian eruten hortik holan… iketza edo…
- Berua. Iketzetan ipiñi gero harrixak, harri… hor, trenbidietan egoten dittuk ba, horrek harri bolok, horrek granuok, balastrua edo… Hara bota ta haren lurruna, berotasuna, berotasuna biguntzeko.
- Harek ipiñi errapian azpixan?
- Errapian azpixan ta gero hara botatakuan, brasatara botatakuan, harek, ba, lurruna botatzen juan, bahua. Harek, ba, kalterik ez, bigundu beti. Baiña oin sartu eitten jakozak titira bertara, barrura, “tak!”, pomada batzuek, titixan zuluan “dzast!” sartu, holan “zat!” sakatuta, pomada bat.
- Hor… errua eta errapia eta titixa eta… danak dia bardiña edo… Zuek zelan esaten dozue?
- Errapia! Ta gero titixak edo errua.
- Errua da bat, errapia da dana eta…
- Baiña lau jakazak…e! Lau titi. Errapia bat, lau titi.
- Edo lau erro…
- Edo erro, baiña titixa ta errua bardiña dira.
- Zuek ze esaten dozue gehixago?
- Guk titixa! Baiña hor behe-aldian errua. Guk titixa beti! “Titi bat galdu jako” ta “titi bat ez dauka ondo” ta…
- NEREA: Eta errua nun esaten dabe ba?
- Errua hor behe-aldian ta… Hizketan ondo eitten [daben lekuan], errua. Ze hemendittik Elgoibarrera diferente eitten juagu berba ta, Asteasura ta juan hari, ta entendidu be ez dok eitten! Bueno…! Asteasu aldian ta juaten haiz ta han ez dok entendidu be eitten hemengo hizketia! Ta horra Lejona aldera juanda, berriz, guk baiño txartuago mordua! Hor, Bizkeixan? Bueno…! Bizkeixan ta Ondarru aldian ta… horrek. Desastre hor! Guk ondo ez, baiña hor txartuago milla bidar! Guk beti titixa. “Titixa galdu (j)ako!” Erroibia ta, ba, batzutan galdu eitten dok e! Erroibia gogortzen badok igual, kitto! Gero hiru titi bakarrik… Laugarrenian gehixago esnerik…
- A! Izan leike bat bakarrik erroibiakin…
- Bai, bai! Osorik ez jok harrapatzen! Titi bat, hurrengo, bixak edo… alda-erdixa. Errapia erdittik partitzen dok, “derecha-izquierda”. Alda-erdi bata…
- Nerea: holan, bi eta bi…
- Eta alda-erdixak esaten detsazue bakoitzari?
- Bai. Baiña titixa galdu, igual, bat bakarrik eta bestiak igual normal beste hamar urtian be igual. Errobiak gogor hartzen badau, peligrosua da haura!
- Galdu ein leike?
- Galdu! Galdu! Galdu! Medikamentu bat emon, baiña zana kortau edo sikatu edo ez dakit ze eitten jakon… Igual hurrengo txahala eitten dabenian, igual, esnerik ez ta akabo! Igual emon ez! Ta hurrengo, gogor hartzen ez badau, ba, aurten emon ez dana, ba, hurrengo txahala eitten dabenian, atzera lehengo moduan igual. Ez dakit nik zelan izaten dan hori…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia