Zarautz (Gipuzkoa)

Sorginkeriz sendatutako gaitzak

Sorginkeriz sendatutako gaitzak <p>Manoliren anaiak sukar handia izan zuen egunetan eta amona batek harri batzuen eta ur beroaren laguntzaz sendatu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Manoliren anaiak sukar handia izan zuen egunetan eta amona batek harri batzuen eta ur beroaren laguntzaz sendatu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- M.: Eta nik anai bat, zaharrena, Errenteian bizitzen zan, baiño hil zan. Eta hura berriz, etorri zan soldauzkatikan eundoko sukarrakin. Egunero, e, egunero, baiño... Ikusten zitun fantasmak eta gauzak eta, sukarragatik. Meikua ekarri gendun, ta, eundoko galderak in zizkiyon, ta aber ura nundik ean zun, ba, soldauskan zeon bitartian, ta, aber hau ta bestia ta bestia, ta. Orduan eman zitun zea batzuek, orduan penicilina zan, zeantzat, sukarrantzako. Eta segitzeko haiek hartzen zortzi egunian ta alde iten ez baziyon, pentsatuko gendukela igual tifus zala eo holako zeoze. Eta, ni akordatzen, akordatu nitzan orduan, amak nola esaten zun ni neska koskorra nitzala nunbait, amona horren alaba umezai, nere, ni, nei zaitzen omen zian. Eta nonbait euzkitan euki nitun denboa dexentian pasian, eta hartu zitzaiten meningitis bezela, e. Eta amona horrek zazkan harri txiki batzuek ta harri txiki hoiek, ta akordatu nitzan horrekin. Eta esan nion "amona horrei deitu behar diyot, aber oaindikan harri hoiek badazkan". Eta bai, han zazkala. Bueno, hartu behar zan eltze bat, baiño lurrezkua, e, lurrezkua, eta palankana bat jarri hamen, palankana bat. Eta harriyak sartu eltzea, urakin, e, eta bota palankana horta, eta iten zun urak hola! Ta eltzea sartzen zan berriz. Eltzia buruz behera jarri behar zendun, e! Eta barroa! Hori zan seiñalia dana hartua zakala burua, dana, e! Eta egunian-egunian gutxiyo, ta gutxiyo, ta gutxiyo. Lehenbizikuan erre iten ziyon, e. Kendu iazue nei hamendikan, kendu iazue nei hamendikan.
- P.: Irakiten? Ura irakiten?
- M.: E?
- P.: Ura irakiten.
- M.: E?
- P.: Ura berua? Ura irakiten?
- M.: Bai, ura irakiten harriyakin.
- A.: Irakiten.
- M.: Eta bota hara, eta ura sartu iten zan eltzea.
- A.: Beak ez zun ezer sentitzen.
- M.: Eta... Bai, erretasuna.
- A.: Geo, geo, geo.
- M.: Eta geo, egunian-egunian gutxiyo ta gutxiyo ta gutxiyo. Ta azkeneko egunian ez zitzaion [...].
- A.: Ta, gaiñian jartzen ziyon, "ai, ai, ai, ai, ez detela aguantauko, [...] berua!".
- M.: Ta lehenbiziko egunian ez zun ezer antzematen beak. Ez zun sentitzen ezer. Ezta ezertxo 're! Ta geo azkeneko eguneako ya, ezta jarri 're, ene! "Kendu iazue nei hamendikan, erre iten dit eta!". Eta ziharo, ziharo zeatu. Etorri zan meikua ta esan zun, "¡Ay va! ¡A éste ya le ha desaparecido toda la fiebre! Ze ondo daon! Segi, segi, uaindikan egun batzutan zea hori, hori. Hori eman al diyozue, penizilina hori?". Ta, "Bai", esan niyon, bestela esango zian sorginkeia zala, eta bai, bai, bai. Oain semiak esaten dit askotan, ez ziyozun hori esan behar, esan behar ziyozun egiya, jakiteko...
- A.: Ez due nahi, baiño, ez due nahi.
- M.: ... bestela, beste batei 're hori emango diyo geo harrek eta.
- A.: Bai, esango ziyon, ba segi bai, aide jungo zan, bueno.
- M.: Baiño, buf...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia