Herriko bizi guztia kale nagusian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 15a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ZAR-020/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- A.: Beitu iozu zeai, karniazeia. Honen aita karnizeia zan, Inaxio karnizerua.
- M.: Bai, Otzarretaneko karnizeia nola da? Gu hortxe jaio giñan.
- Bai, bai, bai, bai
- A.: "Habla un poco más fuerte, e."
- Bai, bai, bai. Eta orduan, Kale Nagusiya adokiñakin, edo nolakua zan?
- M.: Bai, bai.
- A.: Bai, ez, zea...
- M.: "¡Adoquines!"
- A.: Bai. Hola, "la acera de adoquín", adokiña...
- M.: A, bueno, geo hor, nola deitzen zitzaion, ba? Erretenak, erretenak.
- A.: ... geo erreten bat zakan ura zeatzeko. Zulotan botatzen zuen zea, benenua, ez arratoik eta ateatzeko. Ta, hantxe jarduntzen giñan gu, kaniketan, jode, gustoa.
- M.: Gustoa asko!
- A.: Geo, zea, asfaltatu in zuen dana. Ta geora, peatonal in zanian, ba, hori Muruak eta in zun, ta ya dana zeaik gabe.
- M.: Eske hamen zirkulaziyua bat zan.
- A.: Honea etortzen zianian Reala jokatzea Donostira, gelditzen zian hamen. Hamen zea zan, juerga...
- M.: Eske, orduan zenbat jende gendun, ba? Hiru milla, hiru milla...
- A.: Dana hamen. Hamen zaben pasteleiak, hamen zaben las tiendas de comestible, haben zaben meikuak, hamen zaben.... Dana hamen zeon!
- M.: Eske Kale Nagusia!
- Bai, ba.
- A.: Ta geo Makatzanian 'e hor behiak eta, ta hamen 'e, panadeian aurrian ahari jokuak eta, bueno!
- Hemen bertan?
- A.: Bai. Ez, zean, ahariyak eta eukitzen zituen, txerriyak eta dana.
- M.: Baiño hor, atzeko aldian 'e! Baiño iya kale guztitan zian ukuilluak.
- A.: Polita zan zea...
- M.: Makatzaneko itxia bakizu, plazan bertan?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- M.: Han 'e ukuillua ezautu gendun. Esne billa gabian han juten giñan gu. Gero, hor, kale Zigordian 'e Pipaseneko hortan, hor 'e ukuillua zan. Eta gero...
- A.: Xaguanekuak 'e bai.
- M.: Xaguanekua, han atzeko aldian, hura, Xaguanekuak, eta. Ukuilluak hamen? Kale baserrik, kale baserrik zian, kantidadian.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!