Zarautz (Gipuzkoa)

Euskaraz ikasteko aukerak Emakume Abertzaleen Batza eta gau-eskolak

Euskaraz ikasteko aukerak Emakume Abertzaleen Batza eta gau-eskolak <p>Emakume Abertzaleen Batza batzokiarena zen, umeei dantzak eta bestelakoak irakasteko sortua. Inazia eta Agate gau-eskoletan ibiliak dira Iturria fraidearekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakume Abertzaleen Batza batzokiarena zen, umeei dantzak eta bestelakoak irakasteko sortua. Inazia eta Agate gau-eskoletan ibiliak dira Iturria fraidearekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Emakumeen Batza, zea hortan...
- R.: Emakume...
- A.: Abertzaleen Baratza.
- R.: ...Batza.
- Abertzaleen, Abertzaleen Batza, bai.
- R.: Hori zan zeakuak, este... Zer deu? Este...
- A.: Batzokikuak.
- R.: Batzokikuak zakaen hori hartuta umiai erakusteko kantuak...
- I.: Tokiya.
- R.: ...este, dantzak eta zeak. Eta juten zian boluntadez, ba, maestra esaten dizut, Garate, pianokua Lizundia, uain dala... Danak hilda dabe, e! Lizundia zea, Ausilio, nere lehengusua Kostan Landaburu esan dizutena. Haiek danak guri erakusten. Gu giñan zortzi bat mesan, eta kantatu 're bai. Baiña idatzi primeran, bueno! Nik irakurri earki iten det euskeraz.
- A.: E, guk, e, ba uan, uan erakutsi digue.
- R.: Baiña nik gehio dakit porke ni denbora gehion eon nitzan ta!
- I.: Bai.
- A.: Bai, geo frailliak hasi zian euskaraz erakusten, idatzitzen ta letzen.
- I.: Aita Iturriak, Aita Iturriana juten [...].
- A.: Gabian juten giñan.
- R.: Gabian.
- A.: Eskolatik ateatakuan ta juten giñan.
- Gau-eskolata.
- A.: Bai, gau-eskoletan. Hauek 'e boluntaio erakusten zun.
- R., I.: Bai.
- A.: Leheno dana boluntaio zan.
- I.: Fraile Iturria.
- A.: Ta zakaen zea bat, erakusteko gogo bat...
- R.: Bai!
- A.: Eta ederki hitz eiten zuen.
- Zein, Karmelo?
- I.: Bai, Karmelo zan.
- A.: Bai, hori zan.
- Ezautu nun, ezautu nun.
- I.: Bai, harrek bazekin ba dana euskera galtzen zeola, galtzen. Intuiziyo haundiyakin hasi zan lanian.
- A.: Hoiek erakusten zuen zea batekin, maitasun batekin, eta hizketa bat, eta... Pozik juten giñan.
- Ta, ze ikasten zenuten, baiño?
- Pues, idatzitzen.
- Ta, kantuak eta holako gauzak ez?
- A.: Ez, horrek eskola.
- R.: Bai, bai, eskolan 'e bai, e!
- A.: Horrek eskola. Horrek kantuik ez...
- Baiña hori erderaz zuek?
- A.: Guk bestela dana erderaz, dana, dotriña 're bai. Gu dana erderaz.
- I.: Bai.
- A.: Baiño geo hasi giñan, horrek jarri zun hori gabetan, ta horrena juten.
- Juanen anaia hori.
- A.: Hori, bai!
- I.: Bai.
- A.: Bai, hori, Juan baino gaztio zan hori.
- Gaztio, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia