Zarautz (Gipuzkoa)

Loiola-enea, aitak egindako etxea

Loiola-enea, aitak egindako etxea 1922an euren aitak egin zuen etxe hori: Loiola-enea. Aita Itziarkoa zen eta ama aiarra. Gurasoak nola ezagutu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1922an euren aitak egin zuen etxe hori: Loiola-enea. Aita Itziarkoa zen eta ama aiarra. Gurasoak nola ezagutu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, orduan ba, piska bat, e, hariyai jarraituz, e, umetako garaiak, famili-giroa, eta nola, nola gogoratzen dezuen, baiña beharbada, igual, hasi hasieratikan, e, hasi, e, lehen esan dezuten bezela, zuen aitak eta nola ein zun etxe hau... - ROSARIO: Bueno! - ... ta pixkat, igual hor, igual, igual hortikan igual hasi liteke. - R.: Gure aita danak ezautzen zuen... - AGATE: Gure aitak in zun, ta klaro, ta hemen, hemen bizi, beak in zun ta. - Ze urtetan in zun? - A.: Esto... gure aitak zazkan berrogei urte, el año... - INAZIA: Mil novecientas... - A.: Cuando... Hi txikiya hitzanian, ezta? - R.: Ni jaioberriya! - A.: Bai, ba! Pues, urte hoiek. - R.: El veintidós. - A.: Bai. - Hogeita biyan in zun etxia. - R., A.: Bai. - [...] jaioberriya, ordun? - I.: Bai, ba. - R.: Hillabetekin ekarri niñuen. - Beaiek nunguak zian gurasuak? - A.: Gurasuak? Aita Itziarkua... - I.: Eta ama Aiakua. - A.: ... ta ama Aiakua, bai. - R.: Aiakua. - Eta nola ezautu zian elkar, edo? - A.: Alkar? Pues, ofiziyua ikastea etorri zan gure aita, ta jarri zan... - I.: Apopillo... - A.: ... apopillo ta... - I.: ... han zeon gure ama... - A.: ...han zeon gure ama, ta... - I.: ... mahaiak zerbitzen ta lanian. Han alkar jo zuen. - Oso ondo. - I.: Bai, hala ezaututakuak. - Ta, ordun, e, etxia ein zuten, e, gurasuak, eta orduako ya ezkonduta zeuden. - A.: Esto... bai. - I.: A, bai, ezkonduta, bai! - Ezkonduta bai. Eta ordun ya, zuek ya, hemen jaio ta hemen bizi ta bizitza osuan. - R., A.: Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia