Zarautz (Gipuzkoa)

Patxiku anaiaren omenez jarri zioten kaleari izena

Patxiku anaiaren omenez jarri zioten kaleari izena Patxiku kalean dago etxea. Beraien anaia zen Patxiku eta jendeari ez zionez uzten bertatik pasatzen, bere izena jarri zioten kaleari. Anaia gerra-denboran atzerrira joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Patxiku kalean dago etxea. Beraien anaia zen Patxiku eta jendeari ez zionez uzten bertatik pasatzen, bere izena jarri zioten kaleari. Anaia gerra-denboran atzerrira joan zen.

Transkripzioa

- Nola, nola gogoratzen dezue piska bat kale hau...
- R.: Uu!
- ... orduan, garaian? Hau, Patxiku kalia.
- I.: Bai.
- R., A.: Patxiku kalia.
- Ordun 'e bai?
- A.: Bai, ba. Gure mutilla zan Patxiku, eta...
- R.: Gure anaia zan Patxiku.
- A.: ... ez ziyoen lagatzen pasatzen honea, kale honta.
- I.: Beti mandamas iten ibiltzen zan bere kalia zala ta, ta hola.
- R.: Ez ziyoen lagatzen mutil koskorrai hemen pasatzen.
- I.: Beti Santa Maiñatikan, Plazatikan buelta eman behar Patxik ez ziyoelako lagatzen pasatzen.
- R.: Patxin kalia deitzen ziyoen, ta horreatik jarri diyoe. Leheno zakan zea zeatu ta, Patxiku kalia.
- I.: [...] "hau nere kalia dek, bai? Eta zuek..."
- A.: "Zuen kalea!"
- I.: "... jun zuen kaletik nahi baezue".
- R.: Etortzen zian eskolatikan, e! Ta gizajuak jun behar izaten zuen plazan bueltatik been itxea, gure mutillak lagatzen ez hemendik pasatzen.
- A.: Bueno, ez bazeon, gure mutilla ez bazeon, mutilla baldin bazeon, ordun.
- R.: A! Ez bazeon...
- I.: Bai.
- A.: Klaro, mutilla ez bazeon.
- R.: Ta gero, igandetan libre.
- I.: Ta geo, hartaka du honek izena. "Ordun, hiria baldin bada, ordun Patxikun kalia". Ta, "bai, hola dek ba kale hau, hau dek Patxiku kalia!". Ta ordutik uaindik izena daka.
- Bai.
- R.: Ez, baiña jarri in ziyoen bere izena, e, jarri [...].
- I.: Bai, hua Ameriketatik etorri honea udara pasa o itea ta, sinistu [...], "¿Es posible? Nola?" Patxiku kalia. Lotsatu in zan bea bere konportamentua nolakua zan...
- R.: Eske zan oso...
- I.: ...mutikoskorretan.
- Ta hori zein zan, zuen... zer zan?
- R., I., A.: Anaia!
- Anaia!
- I.: Bai, Patxi.
- R.: Oain hiru urte hil zan han Mejikon bertan.
- A.: Bai, Mejikon bizi zan.
- R.: Baiña etortzen zan honea sarri.
- I.: Bai.
- Osea ke, zuen anaian zea, izena damaki kale honek orduan.
- R., I., A.: Bai, bai
- I.: Bai, hori danak ezautzen due hua. Patxiku Loiola...
- R.: Bai, Patxiku kale, Patxi.
- I.: ...hori esan ta ya está. Geo, gerra denboratikan hara jun zan. Lehenbizi Frantzira pasa zan, geo Alemanak eta berriz beste gerra atea zuenian honea etorri behar zun ta hemen [...] txarrak zeuzkan, ta in zun Ameriketa jun, bai.
- R.: Dazka bost, bost alaba.
- Bost alaba, e?
- I.: Bai.
- R.: Danak neskak.
- Jontxo!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia