Zarautz (Gipuzkoa)

Neska eta mutilen arteko aldea kiroletan

Neska eta mutilen arteko aldea kiroletan Mutilak kukañan ibiltzen ziren eta neskak begira. Igerira ere neskak gutxiago joaten ziren moilara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutilak kukañan ibiltzen ziren eta neskak begira. Igerira ere neskak gutxiago joaten ziren moilara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan 'e hondartzan ta, mutillak kukañan-ta ibiltzen zian eta abar, ta neskak ba al zuten hola...
- Begira, ez, gu beira, gu beira kukañetan... Ta hoixe gustoa, gaiñea, beira eoten giñan. Beti eukitzen gendun faboriton bat, eta... zeiñek harrapatzen dun ta... Gu haiei beira, kukaña diala ta. Geo, igerira neskak gutxi juten zian zeara, moilla, mutillak gehio. Neskak maritxiko hara jun ezkeo, maritxiko. Ta ez zeon oso ondo ikusiya. Gu hondartzan, baiñatzeko ta hori, enteitzen?
- Baiña kixkilleta bai.
- Bai, han bai, kixkillak harrapatzen, ta, zapaburuak eta. Nik ez dakit ze... murliyuak eta lapak eta muskuluak eta [...] harrapatzen. Bueno, izugarrizko arrantza. Oaingo aldian asko zeon orduan, e! Uain ez dao ezer 'e, orduan asko zeon bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia