Zarautz (Gipuzkoa)

Garaiaren arabera jolas ezberdinak egiten zituzten.

Garaiaren arabera jolas ezberdinak egiten zituzten. 14 urterekin hasi zen kolegioan. Jolasak: garaiaren arabera: xakaponetan, kaniketan, txinguan, tximili-kuarteka...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urterekin hasi zen kolegioan. Jolasak: garaiaren arabera: xakaponetan, kaniketan, txinguan, tximili-kuarteka...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kolejiyoa zenbat urtekin jun ziñan?
- Hamalauekin.
- Hamalauekin.
- Bai, urruti iten zan, e!
- Umetan, kolejiyoa jun aurretikan ez deu komentau jolasen... Ze neska jolas zeon ordun, ba, ez dakit, hamar hamabi urtekin?
- Ba, adibidez, ibiltzen giñan garayan, e, garayan garaikua. Garai bat izaten zan igual xakaponetan ibiltzekua. Kaniketan ibiltzekua, hori gehio mutillak, guk baiño gehio, mutillak gehio. Txinguak, txingua deitzen giñon, in horrela marra batzuek plazan o lurrian, eta harri koskor batekin. O txinguan, o bestela tximilikuarteka, e, geure taldia, geure lagunak: mutillak, neskak... Miramarkuak, adibidez, eta alkatia nola izan zan, Juaristi ta, hoiek gure kuadrillakuak zian bai, ba, inguruan bizi giñanak, eta horta. Ta sokasaltua. Negu-negua sokasaltua izaten zan. Ta xakaponak eta udaberriyan izaten zian, ulertzen al dezu? O sea, garaian garaiko jolasak zian. Ta geo hondartza, ze esanik ez. Behin garaya, behin udabarriya aurreatu ezkeo, hondartzan, gu beti hondartzan. Kixkilletan ta hor ibiltzen giñan beti, danak busti-busti inda etxea!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia