Zegama (Gipuzkoa)

Aitonaren gaztetako ibilerak

Aitonaren gaztetako ibilerak <p>Aitonak kontatu ohi zien behin errekara behia eraman zueneko istorioa. Aitonak bi egun eman zituen eskolan: liskarra izan zuen ikaskide batekin, maisuak jo egin zuen eta ordutik gehiago ez zen itzuli. 16 urterekin Donostiara joan zen harginaren laguntzaile izateko, Santa Katalina zubia egiten. Handik Iru&ntilde;era joan zen lanera, San Kristobalgo gotorlekua egitera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitonak kontatu ohi zien behin errekara behia eraman zueneko istorioa. Aitonak bi egun eman zituen eskolan: liskarra izan zuen ikaskide batekin, maisuak jo egin zuen eta ordutik gehiago ez zen itzuli. 16 urterekin Donostiara joan zen harginaren laguntzaile izateko, Santa Katalina zubia egiten. Handik Iruñera joan zen lanera, San Kristobalgo gotorlekua egitera.

Transkripzioa

-“O sea que” zeorrek ikusita ez bazan’e kontatuta aurreko generazioko kontuk’e kontauko zittuen aitton amonak?
-“Hombre”, bai, bai, esan, esan itten zitun aittonak, aittonak e, gaztia zan garaian hemen, hor e barrio, kaleko barrio hortan bizi izandakoa zan ta, hor jaio ta, motikoa ya haundia in ta, ta [...] aittonan batek esan omen zion e, behie ura eratea erreka zijola “motel! prakak ez badittuk jazten kapau ingo haut” ta esan omen zion amai “ni gehio behiekin erreka ez naiz jungo ez badiozu prakak eitten, ta [...] Martiñek esan dit kapau ingo naula”. Hori kontatzen zigun harek.
-Estuasun earra eamango zun harek etxea?
-Estuasune bai, bai, garai hartako mutikok, ez zan kobardea, gaurko mutikoa izan balitz, e, bixkorra izango zan hua, gu baiño bixkorragoa. Gero ba klaro, ordun mutikok haundik ta haundik e, eskola jun da ta eskolan jun da bi egun bakarrik eskolan indakoa zan.
-Bi egun in zittun?
-Bi egun. Eskola jun omen zan ta, eskolan haserretu ta, mutiko mutiko haundie ta beste mutikon batekin ta, ein du burrukaldie ta maixuk uaindio sekulako pasarea. Ta pasarea eman zion garaien’e, lehiotik salto ein ta irten ta etxea jun. Ta bere aittek esan omen zion “ze pasau zak, uaiñ etxea etortzeko” ta “kixton pasarea eman dit aittek, e, maixuk” ta “maixuk jo hauela? nik esango zioat hareri”. Mesa nausita juten omen zien ordun’e maixuk eta horiek danak apaizek’e, maittek hori izaten zien maixuk eta hori, herrie eamaten zuenak, eta jun ta esan omen zion e “zuk jo iñ emen dezu nere semea” “bai! earki mezita” esan emen zion “ba ez dezu gehio joko” ta gehio jun bare.
-Gehio ez zan jun?
-Gero handik hamasei urte zittun garaian Donostia jun emen zan e, pintxe, argiñan pintxe, “puente Santa Catalina” ein zuen garaien. Eta han ofizioa ikasi zon garaien, han, han lehendabizi pintxe jungo zan ta gero lanen ikasiko zon ta lana ikusi ta etorri honuntza etorri zan garaien e, lana azaldu omen zan Panplonan “puente San Cristobal”a itten, ta hautza jundakoa. Ta han hala esaten zon han jende, han leku askotakok ibili omen zien ta han’e metroa utzi ta beste aldea beitzen bazendun atzea beitzekon han ez omen zan eoten metroik. Hola kontatzen zittun aittonak, nere aittonak.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia