Bainujantzia eta eskolako jantzia nolakoak ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nolakoak ziren orduko bainujantziak: tirante eta gona motxarekin. Eskolako uniformea, berdina izaten zuten uda eta negu. Bostak ingururako elizara joaten ziren bedeinkaziora. Dantzara ez zuten uniformearekin joan nahi izaten, mutilek ez zietelako begiratzen.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: ZAR-017/016
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- "¿Y el traje de baño?, ¿qué traje de baño tenemos que llevar?", "el que te ha comprao tu madre"... egiya! Ni hasiko banitzan nolako txaparrua eraman behar zuen ta, beso motxa ta, beso luzia, ta, zea, gonakin ta, ... "Zure amak ze erosi dizu? Huaxe jantzi, ta kito!". Jo! "¡Vaya clan! ¡Vaya reunión de las demás profesores pa echarme a mí el rapapolvo!". Nei bat 'e ajolik ez, ordia!
- Ta nolakoa zan txaparro hura, gooatzen al dezu?
- Tirantiakin eta gona txiki motx batekin, e, dexente. Baiño eske hoiek nahi zuen gona belauneaiño! Ezta... horrela nola eamango zenun, ba, ume gajua! Bere amak erosi baldin baziyon beste txaparro hua... Oaingo bikinik erakutsiko nizkiyoke nik haiei ze esaten duen, oaingo bikini ez, oaingo monokini, o zer dia uainguak... Ai ama! Earra da hau!
- Nolakua zan uniformea eskolakua, gogoatzen al dezu?
- Bai.
- Neguan izango zan era batekua, ta udakua beste batea ez?
- Ez, guk beti bat.
- A, bai? Ta nolakua zan?
- Beltza! Plisatua, gerriko txuriya eta hemen txalina bat, o sea, lazo bat, este, urdiña, pinta txuriyekin. Ta geo, kapa bat, kapa bat, dotoria zan. Geora aspertu in giñan txalina hori, lazo horrekin, ta eskatu gendun korbata. Ta orduan aldatu ziguen, ta orduan in ziguen pitxi deitzen giñona, o sea, blusa argi bat eta geo txaleko mouko bat gona plisatuakin, eta korbatakin. Hori polito zan, beti horrekin ibili behar. Eta jun behar izaten gendun "a la bendición" deitzen ziyoena, zea, bostetako eliza, bostak aldea, o lau t 'erditatik bosteta "a la bendición". Ta uniformiakin jun behar, galtzerdi bel-bel-beltzakin. Ta geo handikan erten ta dantza jun nahi plaza. Ta uniformiakin juten bagiñan mutillak ez zian urreatzen... eta guri ixtillua, zea, saltaka jun behar etxea aldatzea.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!