Zarautz (Gipuzkoa)

Arantzazura txangoa. Neska-mutilen arteko kontuak

Arantzazura txangoa. Neska-mutilen arteko kontuak Urte bukaeran Arantzazura egiten zuten bidaian bakarrik elkartzen ziren neska eta mutilak. Treneko bagoietan ere banatuta joaten ziren. Neska-mutilen kontuak. Elkarri begiratzeko ere beldurrez egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urte bukaeran Arantzazura egiten zuten bidaian bakarrik elkartzen ziren neska eta mutilak. Treneko bagoietan ere banatuta joaten ziren. Neska-mutilen kontuak. Elkarri begiratzeko ere beldurrez egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, elkartu ta bakarrik eskursiyota.
- Bai, eskursiyo horta, zan bereziya! Frailetakuak eta herriko eskoletakuak behin Arantzazura juten giñan, gaur bezela ta bihar arte..., jo! Gustoa! Baita bagoian 'e, kotxeko, esto, treneko bagoian 'e, aparte. Batzuek bagoi baten, mutillak bagoi baten, ta neskak beste bagoian. Aitzen al dezu?
- Baiño, geo Oñatitik Arantzazura autobusean, edo?
- Alkarren onduan danok. Orduan ya danak alkarrekin.
- Ta, ze sentsazio sentitzen zan, ze bibrazio?
- Ba, orduantxe gustoa, askatasuna, o! Ez dakit nik, ya hitz eiteko gogo batekin, bestela beldurrez eoten giñan. "Nei hua gustatzen zaiten, ta hiri 're bai", baiño guk hamendik jun beharra haiek handik jun behar zuelako ta. Bai, bai, gu holakuak ibili gentuzen guk, e! Kale Nagusiyan ibiltzen giñan, kalea jun ta etorri ta jun, hortxe pasiatuaz, mutillak alde batetik, eta neskak bestetikan. Eta nik "ikusi al den?", ta "bai", ta kaso iñ iñ al din ta ez al diñ, ta horrela ibili behar izaten gendun. Bueno, bueno... Geo nei esaten dienak "las que hemos pasao"... zuek? Nik esango nizuke.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia