Zarautz (Gipuzkoa)

Neska eta mutilen arteko aldea ikasketetan

Neska eta mutilen arteko aldea ikasketetan Neska eta mutilek gai eta azterketa berdinak izaten zituzten. Tratamendu aldetik, falangeak labore-lanak, musika, etab. egitera behartzen zituen neskak (magisterio barruan). Irakasleak ere ia denak emakumezkoak izaten ziren neskentzat eta mutilentzat gizonezkoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neska eta mutilek gai eta azterketa berdinak izaten zituzten. Tratamendu aldetik, falangeak labore-lanak, musika, etab. egitera behartzen zituen neskak (magisterio barruan). Irakasleak ere ia denak emakumezkoak izaten ziren neskentzat eta mutilentzat gizonezkoak.

Transkripzioa

- Ze desberdintasun zeon neska izan, mutilla izan irakaskuntzai begira?
- Ez det uste nik bazeonik, zergatik geo azterketak eta itea Donostira juten giñan ba, e, eta han aula baten eoten giñan, ta tema berdiñak eta ematen zizkiguen azterketak iteko garaiyan, ulertzen?
- Titulaziorako berdin.
- Bai, daneako berdin. Eta juten giñan, ta bueno, ba, lista pasatzen zuenian, ba, neskan tartian mutillak, eta mutillan tartian neskak, eta temak eta dana berdin-berdiñak jartzen zizkiguen.
- Eta, bestela, eskoletan tratamentua, funtzionamentua desberdiña zan? Bakizu, eo?
- Hala izango [...]. Mutilletan ez zan berdiña izango. Guri, guri, gauza bat, hori bai, falangiak obligatzen zigun "a hacer música y a hacer labores", eta...
- Zerbitzu soziala?
- E?
- Zerbitzu soziala deitzen zana?
- Bai, servicio socialan tankeakoa, baiño "era corte y confección", ta ez dakit ze, majisteriyon barruan. Ta hori mutillei ez zitzaioen erakusten, adibidez, entenditzen, ez dakit, beste zeoze eakutsiko ziyoen, ez dakit, ez dakit.
- Ordun majisteriyua izan zan, egoten zan emakumeentzako espezifikua ta gizonezkoentzako beste era batekua?
- Ez. Nik uste det programa berdiña izaten zala. Zeon hori, falangiak ematen zizkigun hori, haiei emango zizkiyoen "el plan política, eso es más bien en plan de" etxeko gauza bezela, bezela. Baiño nik uste det ezetz, programa berdiña izango zan, baiño haiei gizonezkuak ematen zizkiyoen, ta guri emakumiak. Profesoren bat eukitzen gendun gizonezko, e, eukitzen gendun, bai.
- Bestela emakumezkoak?
- Bai, bestela emakumezkoak o monjak.
- Eta hamen Zarautzan 'e bai?
- Bai, bai, bai, bai.
- Dana maistrak?
- Dana maistrak. Euki gendun latiñezkua, ta ez dakit beste gizonezkoik euki gendun? "No, Fray Vicente", latiña ematen ziguna, bestela dana emakumia, dana emakumia.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia