Zarautz (Gipuzkoa)

Murgil egitea; jauzi motak

Murgil egitea; jauzi motak Ahateak uretara bota eta haiek harrapatzen ere ibiltzen ziren. Igeri-lasterketak eta jauzi-txapelketak ere egiten zituzten. Murgil egiteko moduak: "angel", zaplaska.. Behin udatiar bat hil egin zen jauzi txar bat eginda.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ahateak uretara bota eta haiek harrapatzen ere ibiltzen ziren. Igeri-lasterketak eta jauzi-txapelketak ere egiten zituzten. Murgil egiteko moduak: "angel", zaplaska.. Behin udatiar bat hil egin zen jauzi txar bat eginda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (M) Geo zeak 'e bai, este... ahatiak, ahatiak bota ta ahatiak harrapatzea. Ahatiak harrapatzen zitunak beantzako ahatia, ahatia, klaro. Eta holako jokuak izaten zian. Ta geo, ez zekit, batelan estropa batzuek noiz eo noiz igual izango hituan?
- (P) Moillan? Moillan ez.
- (M) Moillan ez. Ta geo igeri-karrerak. Moillan bazan igeri karrerak 'e bai.
- (P) Ta zea, geo, saltuak.
- (M) Ta geo murkil, murkil 'e bai, murkil zeiñek iten zun hobeto, ta, ta... Hola gutxi gorabehera. [...] izaten zan, [...]. Zea, ta geo...
- (P) Murkil, murkil. Batzuek izaten zan, e, nola izaten zan, izenak?
- (M) A lo anjel?
- (P) A lo anjel, ta...
- (M) Bestia karpa, bestia...
- (P) Karpa, ta... Bestia zaplaska.
- (M) Zaplaska.
- (P) Zaplaska izaten zan, zumb! ta, braaa!, ta urai eman, jata... Igual holako ura ta kamiyotik, e!... Ta behin batian baguaz hola, hola ibilita, esan deun bezela, ta, ni ez nintzan, txarra nitzan ni. Ta, batek anjel in zula, bestiak eta, beste horrek petrillian gaiñetik hola, ta baguaz hola, ta, "mekauen sos!", "zer dek?", eta, joe, "zaplaska itia ahaztu zatek!". Pentsa zazu ze...
- (M) Bai.
- (P) Badakik ze [...], no?
- Zaplaska ze, ze, ze, nola izaten da hori?
- (M) Petxua, petxuakin jo.
- (P) Hola, blaaa!
- Tripa.
- (M) Igual, karreteratikan murkil in ta metro beteko urian bakarrik, e!
- (P) Nola... zaplaska. Tripan, blaaa!
- Eta bestea nola esan dezue, bestea?
- (P) A lo anjel, ta...
- (M) A lo anjel, anjel. Ta karpa, bueno, hori olinpiadetan ta iten due.
- (P) Bai, hola, ta. Bestia berriz hankak ikutu, ta. Hori guk, joe!
- (M) Hortan beraneantiak bazian onak zianak. Bueno, pizinan ta ibiltzen zianak.
- (P) Pizinan, pizinatik etorritakuak. Gu...
- (M) Baiño, bat hil in zan.
- (P) Bai.
- (M) Behin zean, hoietako bat maria bihan zeola, zeatikan, morrotikan in zun murkil...
- (P) Bizi, bizi guztiko..., bizi...
- (M) Ta, joe, sartzen zian hoiek, bala bezela sartzen zian, moilla aldian.
- (P) Bizi, bizi guztiko beraneantia.
- (M) Jata, buruakin jo zun hondua ta bertan geatu zan, bai, gazte askua.
- (P) Eske, kanpoko... horrei ez, baiño beste askoek 'e miña hartu diye hor. Kanpoko jende hori etortzen da, zea ikusten due, e, e, ze izaten da hori? Tranpoliña.
- (M) Bai.
- (P) Ta ikusten due tranpoliña, ta ba, tranpoliña, bihan ura, ez due kalkulatzen zenbat daon. Ta maria bihan, bihan daonian, han holako ura eoten da, o, batez. Bu, ta, pla!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia