Kukaña
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ZAR-015/028
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Aisia » Kirola » Uretako kirolak
Transkripzioa
- Geo, uretako, hola, jolasik eta...
- (M) Bai. Moillan izaten zian kukañak. Kukaña, badao, ba, palua kukañana? Hori, hori zeatzea... uain ez due iten, baiño orduan izaten zan, Ama Birjiñetan ta festetan, kukaña zea hori, palo hori igurtzitzen zuen zeakin...
- (P) Sebua.
- (M) Este... sebuakin. Sebua iten zan, zea, este... zea, ganauan zeakin, grasakin, haura urtu, ta sebua iten zan, manteka bezelako sebo bat, ta sebo hura, harrekin igurtzitzen zuen. Ta muturrian jartzen zuen bandera bat, ta karo, zaillena izaten zan aurreneko bandera harrapatzia, porke orduan sebua eoten zan, jode, guri-guriya. Aurreneko bandera harrapatzen zuna, ba, zea ematen ziyoen, sariya ematen ziyoen, ez dakit ba nik, bost duro o hamar duro, o ez dakit ze emango ziyoen. Ta geo, ibili ahala, ibili ahala, hankakin ta sebu hori kentzen juten zan, baiño karo, biyan bitartian hartzen zitun jendiak zartaa batzuek, kriston zartaak, e! Eta holaxe izaten zan hura harrapatu arte. Eta bat bazeon Zarautzan kriston fenomenua, Pantolinguanekua, Loentxo.
- (P) Loentxo.
- (M) Loentxo Pantolingua. Hura bestiak baiño pixkat zahartxio zan, ta harrek harrapatzen zitun bandera gehienak.
- (P) Porke harek tatika zekan.
- (M) Bai.
- (P) Porke bestiak juten zian...
- (M) Poliki-poliki.
- (P) Poliki, ta zi-zi-zi, ta, harek iten zun atzetik hartu, ta, tum-tum-tum!
- (M) Estirada. Gaiñea geo porterotan ibilitakua zan.
- (P) Hiru pausuan aillatzen zan punta.
- (M) Estira inda, gooratzen nauk, di-da!, ta azkenian kriston estirada iten ziyan ta, tak!, hartzen ziyan bandera.
- (P) Bai, ba.
- (M) Geo, sebua kentzen zan bitartian, zeara, kendu ahala, berriz 'e gehio ematen ziyoen, berriz 'e, ayuntamientoko zeakuak, enpleauak eoten zian...
- (P) Bai. Eskaillera tijera bat jarri ta...
- (M) Este... txalupa batian eskaillera tijera bat jarrita.
- (P) Ameztoi.
- (M) Ameztoi, bai, Kirkilla.
- (P) Han zea jarri, eskaillera.
- (M) Ta tartian-tartian berriz 'e eskailleran gora iyo, ta berriz 'e zebua eman ta zea.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!