Zapatagintzan ordu asko sartu behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: ZAR-014/035
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza
Transkripzioa
- Bueno...
- Bai.
- Ofiziyua ikasita, ta, zeu 're hasiko ziñan, ba, sagardoteitik eta, eo tarteka juten, edo, ya behin ofiziyua ikasi ta lana ein ta gero ta?
- Ez, ez, ez. Gu...
- Ez?
- Ez, ez, ez, ez.
- Zenbat ordu iten zenuten lana?
- E?
- Orduak, zenbat ordu?
- Igual, hamabi igual ta! Ba, udan igual hamar t 'erdiyak arte ta gabian, ta.
- Hola astirik ez gero...
- Ez, ez, ez, ez.
- ... lagunen artean ibiltzeko ta.
- Ez, ez, ez, ez. Ta gaiñea behiñ 'e-behiñ 'e guk bakaziyoik ez gendun iten. Oain dia bakaziyo kontuak eta, ezta bakaziyoik 'e.
- Ta sapatuan 'e lana.
- Bai, eun guztiyan. Bai, gue aitan launak [...] lanian, ta, "hi, Antonio, laga diok, motel, beste danak apainduta zabiltzaztek, eta zuek oaindik hor", eta, "holakoxe lanteia dik, ba, ta!". Bai.
- Konpententziik ba al zeon? Ba al zeon beste zapateiik Zarautzen?
- E?
- Konpententziik ba al zeneukaten?
- Bai, bai, bai. Hemen bai, zortzi o beatzi zapatei bai, bazian orduan, bai.
- Beste herritako jentia etorriko zan erostea Zarautzea?
- Bai, ba al dakizu? Zarautzak izan ditu Oikiya ta Aia ta Aizarnazabal, ta... holako zea hoiek eta. Tolosak bere ingurumari duen bezela, ta hona, hemen ingurukuak honea etortzen zian. Ta basarritarrak etortzen zian, ba, beren, ba al dakizu, haiek 'e dirua behar, ta arrautzakin ta. Jenerua ekarri iten zuen beren etxeko produkziyoko gauzak, diru-txanpon batzuek hartzeko ta. Etorri, ta berdua-plazan jartzen zian, ta, "saldu ditut ba!", "benta ona izan da!", ta holakoxe kontuak. Herri txikiya... hau herri, zea, diru gutxiko herriya izan zan.
- Noiz eo noiz tokatu al zaizue jendeak esatea bueno, dirua eman beharrean, ba, arrautza batzuk emango dizkizut konpontzeagatik, edo holako zerbait.
- A, bai! Ta errealok ekarri 're!
- A bai, e?
- Ta errealok ekarri 're, bai, bai, bai! Arrautzak ekarri izan dizkigu, bai. "Aizu, datorren, zortzi, nik zortziyan...", bazian ba, Oikiyatik eta Aiatik etortzen zian zortziyan behin, sapatutan. Ta geo, garai batian geu bakar samarrik giñan ta aillatu eziñik 'e bai ta, lanan ta... "Iten baiazu ekarriko dizut, ba!". Ta intxaurrak igual ekartzen zizkiguen, ta, bai, errealo. Bai, bai, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!