Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko gremioak eta industria

Zarauzko gremioak eta industria Altzarien gremioa sortu zen lehenengo. Arotzek, "linterneroek", pintoreek.. ere bazuten. Zarautzen ez zegoen industria handirik. Arrutinekoak hasi ziren altzariekin eta ondo ibiltzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Altzarien gremioa sortu zen lehenengo. Arotzek, "linterneroek", pintoreek.. ere bazuten. Zarautzen ez zegoen industria handirik. Arrutinekoak hasi ziren altzariekin eta ondo ibiltzen ziren.

Transkripzioa

- Gremiyuak izango zian, ba, hemen kaskuan, herriko kaskuan, ordun, garai hartan, gremiyuak? Lanian, eskulanak, eta...
- A, bai, bai. Hamen, e, lehenbiziko zea izan zan hamen mueble, mueblian, bai. Hamen, e, etxepian hiru o lau laun jartzen zian ta armaio bat ein, o, ohiak in, edo. Holaxe.
- Ta bestela, ze gremio, zapaterik, arotzak... Zer gremiyo zan?
- Hamen arotzak, linterneruak, pintoriak. Hamen industri haundiik ez da izan. Hamen Arrutinekuak, hoiek hasi zian mueble zea iten, tan hoiek Madridea jun ta, hotela, hotelak eta subastatu iten zian, ba, geo itxia in ta geo amueblatzeko. Ta hoiek anai bat bazuen oso azkarra zan, ta harea jun ta haien notak hartu, honenbestekua hartu, honenbeste zea, honenbeste komedore, ta... Presupuestua sartu, ta nunbait, hemen merkexio ingo zan eo, ta, "Palacio del Mueble".

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia