Zapatagintzan erabilitako material eta erremintak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Larru-klase asko zeuden. Barne-zolak ere egiten zituzten. Emakumeen oinetakoak egitea zailagoa zen material delikatuago izaten zutelako. Erremintak: mailua, hortzak (kutxilak). Lehen dena eskuz egiten zen. Eztenak erabiltzen zituzten zulatzeko.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZAR-014/031
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza
Transkripzioa
- Orduan, ze material, ze material erabiltzen zenuten zapatak eiteko, larrua?
- Bai, larrua. Larruak 'e klase asko dia. Batzuek tafiletiak, bestia boskala, betia "piel de hierro", ta... holako, klase asko.
- Ta, zer gehio? Goma...
- Goma, bai. Goma 're bai, goma azpikua izaten zan, gaiñekua larrua, ta holaxe. Bai.
- Ta plantillak eta zuek iten zenituen baita?
- Bai, bai. Horma iten da, ba, aurrena. Ta hormai dagokiyon ebaki, ta, juxtu-juxtu beria in ta.
- Ze izaten zan eiteko zaillagua, emakumezkuana ala gizonezkoana?
- Emakumena.
- Zeatikan?
- Joño, gizonezkua, materialak zeak izaten dia, ba, material fuertiauak. Ta emakumianak, aldiz, delikau xamarrak, eta. Geo, gure amak preparatzen zitun gaiñeko zea habek, josi ta...
- Ta preziyoz?
- E?
- Preziyoz garestiago emakumeana?
- Bai, zerbait bai. Bai, denbora gehio behar izaten zan haiek iten, ta.
- Ta erremintak, gogoatzen al dituzu izenak, erremintak, erabiltzen...
- Maillua ta, kutxillak eta. Geo, ba al dakizu, lehen izaten zan dana eskulana. Ta geo makinak sortu zian, ta gastatzeko, ta refinatzeko, ta lijak eta. Geo 're errexo iten zan. Baiño, leheno berriz eskuan dana.
- Ta eskulana, lanan jarduteko, erremintan izenak gogoratzen al dituzu?
- Bai, eztenak eta, eztenak zulatzeko ta.
- Zulatzeko, eta?
- Bai, bai.
- Gehiago?
- Ta geo, hariya, hariya 're, norbeak moldatu behar izaten zun. Emakumiana askoz zan mihio, ta gizonana, berriz, loriyo, ta.
- Ta, eztenaz aparte, beste erremintaik, hola?
- Bai, mazak, eta geo brillua ateatzeko ta.
- Erreminta hoiek gordeta al dazkazue?
- Ez, ez, ez, ez. Ez, ez. Nik oaindik badazkat ganbaran, e?
- A, bai?
- Ta itxekua ahal baldin bada nik neonek iten det. Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!