Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautz, nekazarien herria

Zarautz, nekazarien herria <p>Zarautz nekazarien herria zen. Bi alderdi nagusi zeuden: karlistak eta abertzaleak. Aberatsak karlisten aldekoak izan ohi ziren. Ingurua nolakoa zen. Herrian bertan 3 ukuilu ezagutzen zituen berak. Ez zegoen ia industriarik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zarautz nekazarien herria zen. Bi alderdi nagusi zeuden: karlistak eta abertzaleak. Aberatsak karlisten aldekoak izan ohi ziren. Ingurua nolakoa zen. Herrian bertan 3 ukuilu ezagutzen zituen berak. Ez zegoen ia industriarik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetako garaian gogoratzen al dezu hola ohitura berezirikan?
- Ohiturak? Bueno, hau herri zea izan da, herri apala. Hemen izaten zan, leheno, bi alderdi zian politika aldetik: karlistak eta abertzaliak. Zian. Eta karlista aldiak izaten zian, ba, bakizu, hemen aristokrazia etortzen zan beraneatzera ta zenbaitek komertziua o zea zuna, ba, karlista aldekoa. Aberatsen ipurgarbitzaileak. Bai. Ta gaiñuntzekuak, berriz, ba, abertzale aldea. Ta geo, berriz, pixkat hola politikan sartzen ez zianak asko. Zarautza izan zan, ba, nekazari herri bat, zeatikan hor, esan deuna hor [xaguaneko] kale hortan [in dituen] hor nik hiru ikuillu ezautu nitun. Eta gu azkena bizi izan gean… Ziprineko tabernan aurrian, oain zea dao, Agencia... guria da hori. Han nere aitonak, ama aldeko aitonak, lau behi eukitzen zitun han. Ta sag... Bi etxe zian hor, ta batian sagardotegiya eta bestian ikuillua. Zeatikan nere aurrekuak, aitona Florentino nekazai… o zea, zapaterua zanez, beste aldetik giñan basarri aldekuak, ama aldetik.
- Eta, ordun, ikuiluak ezautu dituzu Zarautzen hemen kalian?
- Baiii! Konziertoa ai zala plazan Makatzeneko ikuiluan tiraka txahala ateatzen ta. “Hau dek hau! Honei omenajia ein beharko [zioau] txahal honei, musika aituaz [edozein herritan….]”. Ta plazan konziertua ai zala. Eta ai zian, ba, lehen atia zabalikan, ta zea hortan dedikatzen zian nekazariyak etorri ta “Ño! Oaintxe ohitu dek ba, ta tira!” ta tira ta halako baten “raaa” atea zuen gure txahal hori ta… Bai. “Ta, bueno, Oain, ze ingo deu ba?”, ta “Oain? Botilla bat ardo eman behar ziou behiai” ta muturretik botilla bat ardo tragatuarazi ziyoen. Gu beira, mutil koskorrak, han ta. Bai, bai, Zarautza zan... industria gutxi zan hemen, industria gutxi. [...] holako zea etxepe batian ta… Hemen ez zan holako...

Egilea(k): Ander Elorza Elizburu (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia