Zarautz (Gipuzkoa)

Arropa eta oinetakoak; "Abarkazaliak": abarkak egin eta konpontzen zituztenak

Arropa eta oinetakoak; "Abarkazaliak": abarkak egin eta konpontzen zituztenak Ze arropa eta oinetako erabiltzen zuten. Alpargatak erabiltzen zituzten. Abarkak konpontzeko lekuak ere bazeuden: abarkazaleak. Eta egin ere egiten ziren Zarautzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ze arropa eta oinetako erabiltzen zuten. Alpargatak erabiltzen zituzten. Abarkak konpontzeko lekuak ere bazeuden: abarkazaleak. Eta egin ere egiten ziren Zarautzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, jantziya ta, zer jantzi, blusa ta apraketakin ta hola ibiltzen ziñaten?
- Alpargatak, alpargatak, alpargatak, zulatuak gehienian, zeatikan zeatzen giñuzten, baiño bakizu. Ta gaiñea pelotan asko nola iten zan, asko urratzen zian zeak, alpargatak, eta nik mou askotako alpargatak zeatu ditut: este, espartzuzkuak eta gomezkuak 'e bai; baiño danak puskatzen giñuzten, ta... Eta zulua o abar, eta halare segi iten gendun, e, honbre, bai, bai, bai, bai. Garai hartan oso, askoz gutxiyo jazten zan oain baiño. Oain eozein mouz zeatzen dia ume txikiyak eta, eundoko jantzi onakin ta abar, ta. Garai hartan, ta gaiñea, urratu arte izaten zan, e, puskatu arte. Erropa bat erosten baldin bazan, ba, puskatu arte.
- Gero, albarkak konpontzea ta 're eramaten zian, ezta?
- Baita, baita, baita.
- Bazeuden hola abarkak eta konpontzen zituztenak.
- Bai, bai, bai, bai, abarkazaliak bazian, bai, bai, bai.
- Abarkak 'e bertan, Zarautzen iten zian, e?
- Bai, bai, bai, bai, iten zian.
- Nun?
- Nun? Ixkiña batian ta holaxe, ixkiñetan ta. Hemen bazan abarkazalia, gehiotan 'e bai! Ta, geoztikan 'e bai, e! Hemen arrandeia dao, hor guk Lauriano deitzen giñon leheno, este... mueble denda 're badao. Hemen, Muebles Hiru bada hemen izkiñan, arrandei bat badao, ze izena dan, e... Arrandeia bakizue zein dan? Ba, han alpargateia deitzen zitzaion. Etxiak alpargateia. Bai, bai, bai, bai. Itulazabalgua, hemen Itulazabal zea da, da basarri bat da, ba, hango mutillak eoten zian alpargatak eta iten, ta. Ta bat baiño gehio 're bai. Beste azpeitiarrak 'e bazian, o, azkoitiarrak, azkoitiarrak, Parrokiko onduan alpargateruanekuak, han 'e... Fabiolak 'e hantxe erosiyak 'e baditu, bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia