Zarautz (Gipuzkoa)

Garraioa: kotxe landua eta kotxe "sexta"

Garraioa: kotxe landua eta kotxe "sexta" <p>Arrantzaleak Getariatik etortzen ziren. Gaztea zenean ezagutu zituen lau zaldi eta kotxe landua eta kotxe "sexta" Zarautzen. Kotxe bakoitzak bere zaintzailea zuen. Landua dotoreagoa zen eta tapatua, gainera. Getariara halakoetan ibiltzen zen jendea. Getariara bidean olatuek ikaratuta zaldiak okinari pasarazitakoa kontatzen du. Don Leandro medikua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-011-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrantzaleak Getariatik etortzen ziren. Gaztea zenean ezagutu zituen lau zaldi eta kotxe landua eta kotxe "sexta" Zarautzen. Kotxe bakoitzak bere zaintzailea zuen. Landua dotoreagoa zen eta tapatua, gainera. Getariara halakoetan ibiltzen zen jendea. Getariara bidean olatuek ikaratuta zaldiak okinari pasarazitakoa kontatzen du. Don Leandro medikua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, izan 'e, arrantzaliak 'e, arratsaldian Getaitikan nola etortzen zian? Jesus! Bazan espresa esaten ziyoen batei, Benita izena zun. "E, tokaia!", esaten zian, ikasi zun, ikasi zun ta, goizian etortzen zan baldeka zeakin, baldekakiñ o, batzutan otarrakin, eta, "Bai, ze? Getaian arraia gutxi do ta, gutxi do ta" esanez, korrika iñez. Automobill eo zeaikan ez zeon, Getaikotikan, zaldiyakin ibiltzen zian denbora hartan, Pelaiotarrak. Es ke, ez zan orduan zeaikan...
- (L) Autobusik ez.
- Ez. Nik Otamendiñen 'e ezautu nitun lau zaldi. Eta kotxe landua, elegantiaua, eta bestia sexta, kotxe sexta, Juanito Azpirozen bataioa hala jun giñan. Kotxe landua, ta han Martelo txikiya, haren kuidadokua. Eta sextan kuidakua zan Javier, Kirikin, Luis Kiriki difuntuan andria...
- (L) Hemen bizi zana, ez, Javier?
- Bai.
- (L) Hor, itxe hortan bizi zana?
- Bai. Jexuxita, Jexuxita, Jexuxitan aitona zan beste kotxe sestakiñ ibiltzen zana. Eta haiek zian, Otamendiñekua zan itxe xahar hua. Zean, Pioneko etxian aurrian kastillanua dao, gallegua o, ta haendikan, haendikan Parrokialdea, harei peatzen zaiola Parrokialdea zan beste etxia, hua Otamendiñeko... Ta han ibiltzen zan, han eukitzen zituen zaldiyak eta karruak.
- Landua ta sexta ta hoiek zer zian karruak, zaldiyan atzian eoten zianak?
- Bai.
- Kotxia baiño aurreakuak.
- Bai, bai. Automobilla baiño lehenokuak.
- Ta han zenbat pertsona sartzen zian?
- Ba, kotxe landuan Juanito Azpirozen bataioa jun nitzan ni, Martelo txikiyan onduan, tartakiñ, eta beheian zian aita eta Mari Tere ta bere umiak eta, huaxe. Eta geo, kotxe sextan madrina ta padrinua ta.
- Eta ze diferentzi dao kotxe landua ta sestan artian?
- Kotxe landua zan eleganteaua. Ta bestia zan sexta, ya... nola dia hemen minbrezko silloiak bezelakuak. Bai, hola, hola, hola indako zea sentzillo bat. Bi lagun aurrian ta bi lagun atzian eo hola. Hua kapotaikan eta gabia izaten zan, hua sentzillua. En kanbio, kotxe landua tapa, zea, kotxe zeakok bezela, eleantiaua hua, ya hua tapatzen zana. Aurria irikiya, e!
- (L) Eta Getaira ibiltzen zian hoiek, ezta? Getaira ta ibiltzen zian hoiek?
- Bai, Getaira ta ibiltzen zianak, zea, Errustanekua, Joxe Maitxo, ogiyakin ta ta juten zan, eta Getaiko Pelaiok eta 're holako zea zuen, korrienteaua, han ya jendia ibiltzeko ta ya haundixeaua. Geo Joxe Maitxo 're [...] zan ogiyakin ta Getaira, eta olatu izugarriyak, ta, zeara, kamiyua hua zeatzen ta, zaldiya zeatu zaio, sustatu zaio, eta ogiyak eta zeak bota ditu, ta Joxe Maitxo 're bai, ta hanka hausi Joxe Maitxo Errustai. Ta Don Leandrok jarri, Don Leandro mediku langillia zan, ba, gixajua.
- (L) Hezur danak konpontzen zituna hemen.
- E?
- (L) Hezur danak konpontzne zituna.
- Hamaikai bai, hamaikai bai, Jesus! Eta Joxe Maitxoi 're beak jarri ixtarra, ta geo, bea etortzen omen zan pausuak eta eamatea ta ibiltzea ta, zea, atenditua 're bai gaixuakin Don Leandro.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia